Euryanthe
Euryanthe, Karl Maria von Weber musikari eta konposatzaile alemaniarrak idatzitako opera bat da, Helmine von Chézyren alemanezko libretoarekin (Rosamunderen egile bera izango zena, Franz Schubert konposatzailea austriarraren gertaera musikarekin), Erdi Aroko frantziar ipuin batean oinarritua dagoena: L'histoire de très noble et chevalereux prince Gerard, comte de Nevers, et de la très vertueuse et très chaste princesse Euriant de Savoye, sa mye. Opera hau, 1823ko urriaren 25ean estreinatu zen Vienan, eta nahiko hotz hartua izan zen, nagusiki, bere libretoagatik.
Euryanthe | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Estreinaldi-data | 1823ko urriaren 25a |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | grand opera (en) |
Hizkuntza | alemana |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Libretista | Helmina von Chézy (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Karl Maria von Weber |
Pertsonaiak
- Luis VI.a Frantziakoa (baxua)
- Adolar, Neverseko kondea (tenorra)
- Euryanthe Savoiakoa, Adolarren emaztea (sopranoa)
- Lysiart, Foresteko kondea (baritonoa)
- Eglantine Puisetekoa (mezzosopranoa)
- Rudolf, zalduna (tenorra)
- Berta (sopranoa)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.