Europar Batasuneko historia
Europar Batasuneko historia antzinatik uler daitekeen prozesu baten emaitza da. Historian zehar hainbat inperiok Europa mailako zabalkundea izan zuten; hauen artean Erromatar Inperioa, Inperio Frankoa, Germaniako Erromatar Inperio Santua, Frantziako Lehen Inperioa eta Alemania nazia leudeke. Europan izandako gerren sarraskiak aintzat hartuta, 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, hainbat politikari eta pentsalarik Europako herri eta estatuen arteko batasunean amesten zuten, besteak beste, Victor Hugo, Charles de Saint-Pierre, William Penn eta Giuseppe Manzini aipa daitezke.
Hala ere, Europako estatu eta herrien arteko batasuna bilatzeko benetako urratsak Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean sortu ziren. Winston Churchillek Europako Estatu Batuak sortzea proposatu zuen. 1949an Europako Kontseilua sortu zen, estatuz gaindiko lehen erakunde europarra.
Bakea altzairu eta ikatzetik (1945–1957)
- 1950eko maiatzaren 9an Robert Schumanek Europako Batasunaren aldeko Schuman Adierazpena egin zuen.
- 1951ko apirilaren 18an Parisko Ituna sartu zen indarrean. Itun horrekin Belgika, Frantzia, Alemania (Mendebaldekoa), Italia, Luxenburgo eta Herbehereek Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuten. II. Mundu Gerrako sarraskien ondoren Europako herrialdeen arteko lankidetza bultzatu nahi zen. Horrela, etorkizunean balizko gerrak saihestuko ziren.
Hiru Erkidegoak (1958-1972)
- 1957ko martxoaren 25ean Erromako Ituna sinatu zuten Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoko herrialdeek, Europako Ekonomia Erkidegoa eta EURATOM Europako Energia Atomikorako Erkidegoa sortuz. Lehenengoaren helburua barne merkatua bateratzea zen, eta EURATOMen helburua, aldiz, energia nuklearraren inguruko merkatu bateratua sortzea zen.
- 1968ko uztailaren 1ean EEEko herrialdeen arteko aduana zergak ezabatu ziren.
Europar Erkidegoak (1973-1993)
- 1973ko urtarrilaren 1ean Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua komunitatean sartu ziren, guztira 12 estatu batuz.
- 1975ean Europako Eskualde Garapenerako Funtsa sortu zen. Bere helburua garapen ekonomiko handiagoa duten eskualde eta herrialdeek gainerako herrialdeei laguntza ematea zen, horrela Europako herrialde guztiak garapen maila antzekoa lortzeko.
- 1979ko ekainean Europako Parlamentua aukeratzeko lehen hauteskundeak egin ziren sufragio unibertsal zuzenez.
- 1981eko urtarrilaren 1ean Grezia sartu zen.
- 1985eko urtarrilaren 1ean Groenlandia atera zen, Danimarkako agindua gaindituz.
- 1986ko urtarrilaren 1ean Portugal eta Espainia kide bilakatu ziren, guztira 15 estatu batuz.
- Maiatzaren 26an Europako bandera urdin eta izarduna onetsi zuen.
- 1987ko uztailaren 1ean Europako Akta Bakarra indarrean sartu zen.
- 1990eko urriaren 3an Alemaniako ekialdeko zatia ere (aurretik erregimen komunistaren menpe zegoena) sartu zen erkidegoan.
Europar Batasuna
- 1993ko azaroaren 1ean Maastricht-eko Ituna indarrean sartu zen, erkidegoak "Europar Batasuna" izena hartu zuen. Ordutik aurrera Batasunak eragin ekonomikoa ez ezik, politikoa ere hartu zuen.[1]
- 1995eko urtarrilaren 1ean Austria, Finlandia eta Suedia erkidegoan sartu ziren, guztira 18 estatu batuz.
- 2000ko martxoan Lisboako estrategia jarri zen indarrean. Europako ekonomia modernizatzea eta munduko potentzien lehiakide bihurtzea zituen helburu
- 2002ko urtarrilaren 1ean Euroa ezarri zuten Batasuneko 12 estatuko diru ofizialtzat.
- 2004ko urtarrilaren 1ean Zipre, Txekia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Eslovakia eta Eslovenia Europako Batasunean sartu ziren.
- 2004ko urriaren 29an Europako Konstituzioa ezartzeko ituna sinatu zen Erroman. Itun hau onartzeko herrialde batzuek erreferendumak egitea erabaki zuten. Espainian egin zen lehen erreferenduma eta bertan parte hartze txikia izan arren (%43koa), %77ak baiezkoa eman zion. Hala ere, Konstituzio proiektua bertan behera gelditu zen maiatzaren 29an eta ekainaren 1ean Frantziako eta Herbehereetako hautesleek ezekoa eman ondoren.
- 2007ko urtarrilaren 1ean Bulgaria eta Errumania kide bihurtu ziren.
- 2007ko ekainean Europar Kontseiluak Konstituzio proiektuaren porrotaren ondoren Erreformarako Ituna adosteko lanak hasi zituen. Itun hau 2007ko abenduaren 13an sinatu zen Lisboan. Berrespenak estatu kideetako parlamentuek egingo dituztela espero da, Irlandan izan ezik. Izan ere, Irlandako konstituzioak nazioarteko itun guztiak erreferendum bidez onartu behar direla adierazten du. Aurreikuspenak betetzen badira, Itun hau 2009ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
- 2014ko urtarrilaren 1ean, Kroazia Batasunean sartu zen, gaur egungo 29 estatuak osatuz.
- 2014ko urriaren 1ean, EBtik ateratzeak ez ziokeela atsekaberik eragingo esan zuen Cameronek. Europar Batasunean aldaketak egitea beharrezkoa zela eta Erresuma Batuak horren baitan posizio berria izan behar zuela azpimarratu zuen lehen ministro britainiarrak[2].
- 2014ko urriaren 21ean jakin zenez, Zipreko Errepublikak blokeatu egingo zituen Turkiak Europako Batasunera elkartzeko egindako prozedurak. Turkiak ontzi bat bidali zuen Zipren gasa bilatzeko, eta Nikosiak protestan hartu zuen erabakia[3].
- 2017ko martxoaren 29an, Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroa, Maastrichteko Itunaren 50. artikulua iragarri zuen, Erresuma Batua Europar Batasunean egoteari buruzko galdeketan oinarrituz. Dena ondo badoa, 2019ko martxoaren 29anErresuma Batua ez da Batasunean egongo
Itunak
1951/1952 | 1957/1958 | 1965/1967 | 1986/1987 | 1992/1993 | 1997/1999 | 2001/2003 | 2007/2009 ? |
Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE) | |||||||
Euratom (Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa) | |||||||
Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) | Europako Erkidegoa (EE) | ||||||
...Europako Erkidegoa: IAEE, EEE (EE, 1993), Euratom | Justizia eta Barne Arazoak (JBA) | ||||||
Arazo Kriminaletan Lankidetza polizial eta judiziala (AKLPJ) | |||||||
Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratua (ASPB) | |||||||
E U R O P A R B A T A S U N A ( E B ) | |||||||
Parisko Ituna | Erromako Ituna | Bruselako Ituna | Europako Agiri Bakuna | Maastrichteko Ituna | Amsterdamgo Ituna | Nizako Ituna | Lisboako Ituna |
"HIRU ZUTABEAK" – EEak (IAEE, EEE/EE, Euratom), ASPB, AKLPJ |
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Europaren Batasuna-Lur Hiztegi Entziklopedikoa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
- «EBtik ateratzeak ez liokeela atsekaberik eragingo esan du Cameronek», EiTB, 2014-10-01
- «Ziprek blokeatu egingo du Turkia EBra batzea», Berria, 2014-10-22