Europako Kristau Higikunde Politikoa
Europako Kristau Higikunde Politikoa (ingelesezko sigla: ECPM) Europako hainbat herrialdetako kristau-alderdiek osatutako europar alderdi politikoa da. Gaur egun, bost kidek ordezkatzen dute Europako Legebiltzarrean.
Europako Kristau Higikunde Politikoa | |
---|---|
Lehendakaria | Branislav Škripek |
Sorrera | 2002ko azaroan |
Eremua | ![]() |
Egoitza nagusia | Bergstraat 33, 3811 NG Amersfoort, ![]() |
Ideologia politikoa | Kristau-demokrazia[1] Kontserbadurismo soziala[2] Eskuina[2] |
Gazte-erakundea | Europako Kristau Gazte Politikoak (ECPYouth) |
Eserlekuak erakundeetan | Europako Legebiltzarra: 5 / 705 |
www.ecpm.info | |
Europako Legebiltzarreko taldea: Europako Kontserbadore eta Erreformistak[2] (4, gehiengoa) Europako Alderdi Popularra taldea (1, Kristau Batasuna) |
ECPM Lakiteleken (Hungaria) "Europa kristau baten alde" biltzarrean sortu zuten 2002ko azaroan. 15 alderdik osatzen dute, gehienak txikiak, 15 herrialdetakoak –EBko estatukide direnak zein ez direnak–. 2010eko otsailean, Europa mailan alderdi politiko aintzatetsi zuten. Alderdiaren egoitza Amersfoorten (Herbehereak) kokatuta dago.
Europako Kristau Gazte Politikoak (ECPYouth) ECPMren gazte-erakundea da. ECPMrekin kidetutako europar iraskunde politikoa Sallux du izena (2016ko amaierara arte, Europarako Kristau Iraskunde Politikoa) –salz ("gatza") eta lux ("argia") hitzak elkartuz sortutako baliza-hitza–.[3]
Historia
ECPM, antolakunde gisa, 2002ko azaroan hasi zen, 15 herrialde baino gehiagoko alderdi politikoetako ordezkariek Europan kristau-politika egiteko aukera berriak aztertzea erabaki zutenean, Lakiteleken egindako "Europa kristau baten alde" biltzarrean. ECPM kristau-alderdi eta -elkarteekin hasi zen, bakoitzaren sinesbidea zein zen ere.
EBko herrialdeetako zein EBtik kanpokoetako (adib. Suitza, Ukraina eta Armenia) alderdiek esku hartu zuten lehenengo urte haietan, eta urtez urte haziz joan den higikundea sortu zuten. 2003an, ECPMk "Europarentzako Balioak" Lakitelekeko adierazpenean zortzi gida-oinarri hartu zituen, ECPMren Europari buruzko ikuspegia moldatu zutena. Tallinnen (Estonia), 2005eko urtarrilean, ECPMk bere lehenengo zuzendaritza hautatu zuen.
2005eko irailaren 15ean, herbeheretar legediaren arabera, elkarte gisa estatutuekin ofizialki erregistratu zen. 2007ko irailean, ECPMk oinarrizko programa berri bat onartu zuen 'Europari ekarpen kristau-soziala', funtsezko oinarriak lantzen dituena.
2009an, Batzar Nagusiak Europako Programa Politiko ofiziala onartu zuen, Lakitelekeko adierazpenean oinarrituta. 2010ean, Europako Legebiltzarrak europar alderdi politiko ofizialki aintzatetsi zuten;[4] eta, beraz, dirulaguntzak jaso ahal izan zituen.
Gainera, ECPMk 2010ean Sallux sortu zuen, eta 2011n Europako Legebiltzarrak aintzatetsi zuen.[5]
2014an, ECPMk lehenengo biderrez esku hartu zuen europar alderdi gisa. 2013tik 2016ra, zuzendaritzaren burua Peter Ösman diputatua izan zen, eta, 2016tik, Branislav Škripek europar diputatua.
Kideak
ECPMk Europa osoan alderdi-kide eta elkarte-kideak ditu. Alderdikideak erregistratutako alderdi politikoak eta legebiltzar nazionaletako taldeak dira, eta elkartekideak erakundeak.[6]
Alderdi-kideak
Herrialdea | Alderdia | Eserlekuak
(Europako Legebiltzarra) |
Eserlekuak
(Biltzar nazionalak) |
---|---|---|---|
![]() |
C Aliantza – Kristauak Alemaniaren alde (Bündnis C) | – | – |
Alemaniako Sendien Alderdia (Familie) | 1 / 96 |
– | |
![]() |
Armeniako Batasun Kristau-Demokratikoa | Ez dago EBn | – |
![]() |
Austriako Kristau Alderdia (CPÖ) | – | – |
![]() |
Kristau Herrien Aliantza (CPA) | Ez dago EBn | – |
![]() |
Errumaniako Eslovakiar eta Txekiarren Batasun Demokratikoa (UDSCR) | – | 1 / 329 |
Nekazarien Alderdi Nazional Kristau-Demokratikoa (PNȚCD) | 1 / 33 |
– | |
![]() |
Kristau Batasuna (KU) | – | – |
![]() |
Contigo Más | – | – |
![]() |
VIA, herriaren bidea | – | – |
![]() |
Herri Alderdi Kristau-Demokratikoa | Ez dago EBn | – |
![]() |
Kristau Batasuna (CU) | 1 / 29 |
5 / 150 |
Alderdi Politiko Erreformatua (SGP) | 1 / 29 |
3 / 150 | |
![]() |
Nortasuna eta Ekintza (IDeA) | – | 1 / 315 |
![]() |
Giza Duintasunaren aldeko Aliantza | – | 1 / 60 |
![]() |
Kroaziako Subiranistak | 1 / 12 |
4 / 151 |
![]() |
Esnaera | – | – |
![]() |
Herri Alderdi Kristau-Demokratikoa (PPCD) | Ez dago EBn | – |
![]() |
INTEGRA – Mazedoniako Alderdi Kontserbadorea | Ez dago EBn | – |
![]() |
Errepublikako Eskuina (PR) | – | – |
Benetako Politika Batasuna (UPR) | – | – | |
![]() |
Herri Alderdi Erregezalea (PPM) | – | – |
![]() |
Herri Alderdi Ebanjelikoa (EVP-PEV) | Ez dago EBn | 3 / 200 |
![]() |
Batasun Kristau-Demokratikoa (CDU) | Ez dago EBn | – |
Elkarte-kideak
Europar Batasuna:
- Europako Kristau Gazte Politikoak (ECPYouth)
- Europako Aliantza Ebanjelikoa
Alemania: Etika eta Balioen Erakundea
Armenia: Armeniako Kristau Herriaren Batasuna
Belgika: C'axent
Bulgaria:
- Crown Bulgaria
- Rule Of Law
Erresuma Batua: Jubileu Gunea
Errumania:
- Areopagus Kristau Ikasketen eta Gaur Egungo Kulturaren Gunea
- Ijitoentzako Kristau Gunea
- Kristau Elkarte Demokratikoa
- Demokraziarako Errumaniako Iraskundea
- Worldteach Association
- PRO VITA Bukarest
Espainia: Kristauak Demokrazian
Frantzia: Zerbitzu Adiskidetsua
Georgia: Kristau Erakunde Demokratikoa
Herbehereak:
- Kristau Batasuna Ikerketa Erakundea
- Koroaren Finantza Ministerioak Iraskundea
- Sortaldeko Europako Heziketa Jardueren Iraskundea
- Schuman Europar Ikasketen Gunea
Italia:
- Cercasi un Fine Elkartea
- Demokrazia eta Askatasunaren aldeko Batasuna
Moldavia:
- Moldaviako Europar Iraskundea
- Kristau-Demokraziaren Moldaviako Iraskundea
Portugal: Alternativa Portugal
Serbia: Ikasketa Kristau-Demokratikoen Gunea
Erreferentziak
- (Ingelesez) Costa, Olivier; Brack, Nathalie. (2016-04-29). How the EU Really Works. Routledge, 120 or. ISBN 9781317120735. (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- (Ingelesez) Nordsieck, Wolfram. (2019). «Parties and Elections in Europe» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- (Ingelesez) «What Sallux stands for» sallux (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- (Ingelesez) Grants from the European Parliament to political parties at European level 2004-2012. .
- (Ingelesez) «Our origins» ECPM (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- (Ingelesez) «Our members and associates» ECPM (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).