European Challenge Cup

European Challenge Cup-a Europako errugbi kluben arteko txapelketa nagusietan bigarrena da. Urtero jokatzen da, European Professional Club Rugby elkarteak antolaturik.

European Challenge Cup
AntolatzaileaEuropean Professional Club Rugby
Sorrera1996
Eremua Eskozia
 Frantzia
 Gales
 Ingalaterra
 Irlanda
 Italia
 Georgia
Taldeak18 (2022-23)
Garaipen gehienIngalaterra London Harlequins (3 Kopa)
Frantzia AS Montferrand (3 Kopa)
TxapeldunaFrantzia RC Toulon (2022-23)
Webguneawww.epcrugby.com

Historia

London Harlequins da txapelketa gehien irabazi dituen taldea.

1990eko hamarkadan, errugbia kirol profesional bilakatu zelarik, kirol horren arduradunek kluben arteko nazioarteko lehiaketen beharra ikusi zuten. Lehenik Europako errugbi kopa sortu zen, sei nazioetako talde hoberenak biltzen zituena.

Txapelketa horren arrakastak bultzaturik, beste bat antolatzea erabaki zen. Era horretan, 1996-1997 denboraldian European Conference izenekoa sortu zen.

2012an Biarritz Olympiquek irabazi zuen txapelketa. Bestalde 2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian[1].

2019-2020 denboraldian, COVID-19 pandemia zela eta, txapelketa eten zen, eta udazkenean amaitu.

Finalak

UrteaTxapeldunaEmaitzaTxapeldunordea
1997Frantzia C.S. Bourgoin-Jallieu18-9Frantzia Castres Olympique
1998Frantzia U.S. Colomiers 43-5Frantzia S.U. Agen
1999Frantzia A.S. Montferrand35-16Frantzia C.S. Bourgoin-Jallieu
2000Frantzia Section Paloise34-21Frantzia Castres Olympique
2001Ingalaterra London Harlequins42-33Frantzia R.C. Narbonne
2002Ingalaterra Sale Sharks25-22Gales Pontypridd R.F.C.
2003Ingalaterra London Wasps15-9Ingalaterra Bath Rugby
2004Ingalaterra London Harlequins27-26Frantzia AS Montferrand
2005Ingalaterra Sale Sharks27-3Frantzia Section Paloise
2006Ingalaterra Gloucester Rugby18-12Ingalaterra London Irish
2007Frantzia AS Montferrand23-19Ingalaterra Bath Rugby
2008Ingalaterra Bath Rugby24-16Ingalaterra Worcester
2009Ingalaterra Northampton Saints15-3Frantzia C.S. Bourgoin-Jallieu
2010Gales Cardiff Blues28-21Frantzia Toulon
2011Ingalaterra London Harlequins19-18Frantzia Stade Français Paris
2012Euskal Herria Biarritz Olympique[2]21-18Frantzia Toulon
2013Irlandako Errepublika Leinster Rugby34-13Frantzia Stade Français Paris
2014Ingalaterra Northampton Saints30-16Ingalaterra Bath Rugby
2015Ingalaterra Gloucester Rugby19-13Eskozia Edinburgh Rugby
2016Frantzia Montpellier Hérault26-19Ingalaterra London Harlequins
2017Frantzia Stade Français25-17Ingalaterra Gloucester Rugby
2018Gales Cardiff Blues[3]31-30Ingalaterra Gloucester Rugby
2019Frantzia AS Montferrand23-19Frantzia Stade Rochelais
2020Ingalaterra Bristol Bears32-19Frantzia RC Toulon
2021Frantzia Montpellier Hérault18-17Ingalaterra Leicester Tigers
2022Frantzia Lyon OU30-12Frantzia RC Toulon
2023Frantzia RC Toulon43-19Eskozia Glasgow Warriors

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Ingalaterra London Harlequins32001, 2004, 2011
Frantzia AS Montferrand31999, 2007, 2019
Ingalaterra Sale Sharks22002, 2005
Ingalaterra Northampton Saints22009, 2014
Ingalaterra Gloucester Rugby22006, 2015
Gales Cardiff Blues22010, 2018
Frantzia Montpellier Hérault22016, 2021
...
HerrialdeaGaraipenakFinalistak
 Ingalaterra
12
9
 Frantzia
11
15
 Gales
2
1
 EH
1
0
 Irlanda
1
0
 Eskozia
0
2

Europako ezkutua

2002-2003 denboraldian Europako "hirugarren" txapelketa antolatu zen, batez ere "Sei Nazioetatik" kanpo ziren beste herrien ordezkariei aukera emateko Europa mailan aritzeko (Errumania, Espainia eta Portugal).

Halere lehiaketa honen "ahulezia" nabarmena izanagatik, 3. denboraldia eta gero, bertan behera egon zen. Orduan erabaki zen Errumania eta Espainiako ordezkariek parte hartu behar zutela "Europako txapelketan".

Finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitza
2003Frantzia Castres OlympiqueGales Caerphilly40-12
2004Frantzia Montpellier R.C.Italia Viadana25-19
2005Frantzia F.C. AuchIngalaterra Worcester23-10

Euskal taldeak

Euskal Herriko talde ezberdinek aukera izan dute Europako txapelketa hauetan parte hartzeko.

  • Biarritz Olympique
    • Europako txapelketa: 4 denboraldi (1997-98, 1998-99, 1999-2000, 2011-12)
      • Txapelduna: 2012
  • Aviron Bayonnais
    • Europako txapelketa: 11 denboraldi (2005-15 eta 2016-17)
      • Final laurdena: 2006
    • Europako ezkutua: denboraldi bat (2004-05)
      • Finalerdia: 2005
  • Bera Bera R.T.
    • Europako ezkutua: denboraldi bakar bat (2004-05)
      • Lehen itzulia: 2004-05

Bilboko finala

2018eko maiatzaren 11n
Cardiff Blues Gales 31 30 Ingalaterra Gloucester Rugby San Mames, Bilbo
Ikusleak: 32.543
Epailea: Frantzia Jérôme Garcès
entseguak:
T. Williams (41')
G. Smith (54')
B. Scully (75')
gauzatzeak:
J. Evans (41')
G. Anscombe (55')
zigor kolpeak:
J. Evans (4', 15', 50')
G. Anscombe (78')
entseguak:
H. Trinder (8')
M. Atkinson (37')
J. Hanson (58')
gauzatzeak:
B. Twelvetrees (9', 38', 59')
zigor kolpeak:
B. Twelvetrees (26', 40', 62')

Erreferentzia zerrenda

  1. (Ingelesez) «Mapan agertzeko entsegua - Bizkaiko Hitza» Bizkaiko Hitza 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  2. (Frantsesez) «Toulon 18-21 Biarritz : Terminé , Challenge Européen 2011-2012 - Finale , Rugby - L'Equipe.fr» www.lequipe.fr (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  3. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Cardiff Blues Challenge Cupeko txapeldun, markagailua iraulita (31-30)» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).

Kanpo estekak

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.