Europako Futbol Errekopa
Europako Futbol Errekopa edo Kopa irabazleen Kopa (ingelesez UEFA Cup Winners' Cup) UEFAk 1998-1999 denboraldirarte urtero antolatzen zuen Europako futbol kluben txapelketa da. Izenak dioen bezala herrialde bakoitzeko Kopa txapelketako irabazleen artean jokatzen zen.
Europako Futbol Errekopa UEFA Cup Winners' Cup | |
---|---|
Antolatzailea | UEFA |
Sorrera | 1960 1999 (azkena) |
Eremua | Europa |
Taldeak | sailkatuak: 32 guztira: 49 |
Garaipen gehien | FC Barcelona (4 Kopa) |
Txapelduna | SS Lazio (1998-99) |
Historia
Txapelketaren palmaresa ACF Fiorentinak 1960-61 denboraldian irabazitako Koparekin hasten bada ere UEFAk 1963tik aurrera antolatu zuen. 32 taldek hartzen zuten parte eta finala irabazten zuenak Europako Superkopa jokatzen zuen Europako Kopako irabazlearen aurka. 1999 jokatu zen azken ekitaldia. Ordutik aurrera UEFA Europa Leaguek hartu zituen bere baitan herrialdeetako Kopa irabazleak.
Parte hartzaileak
- Herrialde bakoitzeko Kopa irabazleak. Koparen irabazleak liga ere irabazten bazuen Kopako finalistak hartzen zuen bere lekua.
- Aurreko urteko Errekopa irabazleak. Taldeak Europako Koparako sailkatzea lortzen bazuen, tokia libre uzten zuen.
- 1998an Herbehereetako Kopan finalerdietara iritsi zen SC Heerenveen taldeak jokatu zuen, Kopako bi finalistak UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatu baitziren.
Palmaresa
Garaipenak
Taldeka
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
FC Barcelona | 4 | 1979, 1982, 1989, 1997 |
AC Milan | 2 | 1968, 1973 |
RSC Anderlecht | 2 | 1976, 1978 |
Dinamo Kiev | 2 | 1975 , 1986 |
Chelsea FC | 2 | 1971, 1998 |
Herrialdeka
Herrialdea | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Ingalaterra | 8 | Chelsea (2), Tottenham Hotspur, West Ham Utd, Manchester City, Everton, Manchester United eta Arsenal |
Italia | 7 | AC Milan (2), Fiorentina, Juventus, UC Sampdoria, AC Parma eta Lazio |
Alemania | 5 | Borussia Dortmund, Bayern Munich, Magdeburg, Hanburgo eta Werder Bremen |
Katalunia | 4 | FC Barcelona (4) |
Belgika | 3 | RSC Anderlecht (2) eta RKV Malinas |
Espainia | 3 | Atlético Madrid, València eta Real Zaragoza |
Eskozia | 2 | Glasqow Rangers eta Aberdeen |
Ukraina | 2 | Dinamo Kiev (2) |
Portugal | 1 | Sporting Lisboa |
Eslovakia | 1 | Slovan Bratislava |
Georgia | 1 | Dinamo Tbilisi |
Herbehereak | 1 | Ajax Amsterdam |
Frantzia | 1 | Paris Saint-Germain FC |
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)Errekoparen artxiboa UEFAren webgunean
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.