Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua
Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua (ECOFIN) Europar Batasunaren erakunde bat da[1].
Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ECOFIN |
Mota | governing body (en) ![]() |
Jarduera | |
Honen parte | Europar Batasuneko Kontseilua |
Agintea | |
Lehendakaria | Didier Reynders (en) ![]() |
Jabea | Europar Batasuneko Kontseilua |
Historia | |
Sorrera | 1958 |
webgune ofiziala |
Organismo horretan daude Europar Batasuneko Kontseiluko 15 kideetako ekonomiako eta finantzetako ordezkari gorenak. Gehienetan, estatu bakoitzeko ekonomiako ministroa izan ohi da, baina ez da ezinbestekoa, eta izan daiteke Estatuko Idazkari bat. Haren egiteko nagusietako bat Europako Batasuneko estatu kideen politika ekonomikoa eta finantzarioa koordinatzea da.
Europako Batasuneko Kontseiluaren organismo horrek Europako Parlamentuarekin konpartitzen du aurrekontuetako boterea. Urtero erabakitzen da ECOFIN horrek koordinatu behar dituen politika ekonomikoen orientazio nagusien proiektu bat. Unean uneko presidentzia daukan herrialdeak presiditzen du, txandaka. Erabakiak gehiengoaren arauaz hartzen dira: kontrako xedapenik ez bada, aski da gehiengo soila, eta boto bana dute Kontseiluko kide guztiek.
Europar Batasuneko Kontseiluen bileren maiztasuna, ECOFINenak barne, aldakorra da, eta landu beharreko gaiaren urgentziaren arabera izaten da. Batzuk, hala nola ECOFIN, hilean behin biltzen dira; beste batzuk, berriz, hala nola Garraioetakoa edo Ingurumenekoa, urtean bizpalau aldiz biltzen dira.
Erreferentziak
- CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1943/zer-da-ecofin Argia, 2004-05-09