Eurofighter Typhoon

Eurofighter Typhoon bi motorreko ehiza-hegazkin balianiztun bat da, Europako Eurofighter GmbH enpresa-partzuergoak diseinatua eta fabrikatua (partzuergoa EADS, Alenia Aeronautica eta BAE Systems enpresek sortu zuten 1986an). Lehen hegaldia 1994ko martxoaren 27an egin zuen, eta 2003an hasi zen zerbitzuan Alemanian.

Eurofighter Typhoon
fourth-generation fighter (en) Itzuli, lurra hartzen duen hegazkina, Ehiza-hegazkin balioaniztuna eta Ehiza-hegazkina
Fabrikazioa
FabrikatzaileaEurofighter Jagdflugzeug GmbH (en) Itzuli
Ekoizpen osoa926
Ekoizpen-lekuaManching
Historia
Lehen hegaldia1994ko martxoaren 27a
Zerbitzuaren hasiera2003ko abuztuaren 4a
KudeatzaileaAustria, Alemania, Italia, Oman, Saudi Arabia, Espainia eta Erresuma Batua
Ezaugarriak
Dimentsioak5,28 (altuera) × 15,96 (luzera) × 10,95 (arkurik luzeena) m
Masa23.400 kg eta 24.098 kg
PropulsatzaileaEurojet EJ200 (en) Itzuli
Abiadura1,5 Soinuaren lastertasun eta 1,2 Soinuaren lastertasun
Autonomia1.389 km

Gaur egun, Austria, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Espainia eta Saudi Arabiako aire-armadek erabiltzen dute. Erresuma Batuan, Italian, Alemanian eta Espainian fabrikatzen dira hegazkinaren atalak.

Delta-formako hegala du, beste gerra-hegazkin moderno batzuek bezala. Maniobragarritasun handia du hala abiadura supersonikoan nola abiadura subsonikoan, eta hegaldia kontrolatzeko sistema digital batez hornituta dago egonkortasun artifiziala emateko. Hala, sistemak pilotuaren maniobrak automatikoki zuzentzen ditu, eta ez dio uzten segurtasun-mugetatik ateratzen.

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.