EuroCup Women
EuroCup Women FIBAk urtero antolatzen zuen saskibaloi txapelketa izan da, Europa mailako emakumezkoen txapelketen artean bigarrena, EuroLeague Women baita garrantzitsuena. 2002-03 denboraldia izan zuen aurrenekoa.
Antolatzailea | FIBA |
---|---|
Ibilbidea | 2002 - |
Eremua | Europa mailakoa |
Garaipen gehien | Dinamo Mosku (3 Kopa) |
Webgune ofiziala |
Egitura
2002an sortu zenean Final Four-a jokatzea erabaki zen. Hiru urteren ondoren ordea egitura aldatu zen eta lehiaketa sistema klasikoa onartu zen. Horrela finala bi partidatara jokatu zen. 2020-21 denboraldian COVID-19 pandemiak azken fasea ez jokatzea eragin zuen eta ondoren Final Four sistemara itzuli zen.
Gaur egun herrialdetako ligetatik 60 talde sartzen dira eta sailkapen fase bat izaten dute taldekako fasera sartzeko. Lau taldetako multzoak eratzen dira ondoren. Haietatik sailkatzen direnek play-offak jokatzen dituzte eta 16 talde sartzen dira azken fasera. Hortik aurrera urkila erako sistema klasikoa erabiliz lau talde iristen dira Final Four-a jokatzera.
Palmaresa
Denboraldia | Irabazlea | Emaitza | Finalista | Euskaldunak |
---|---|---|---|---|
2002-03 | Pays d'Aix Basket 13 | 80-71 | CB Islas Canarias | |
2003-04 | Spartak Saint Petersburg | 68-64 | Szolnoki MÁV Coop | |
2004-05 | Phard Napoli | 80-71 | Fenerbahçe | |
2005-06 | Spartak Mosku | 80–65 / 72–66 | Pays d'Aix Basket 13 | |
2006-07 | Dinamo Mosku | 74–61 / 76–56 | Club Atletico Faenza | |
2007-08 | Famila Schio | 87–67 / 78–69 | BC Mosku | |
2008-09 | Galatasaray S.K. | 55–67 / 82–61 | Taranto Cras Basket | |
2009-10 | Athinaikos | 65–57 / 53–57 | Nadezhda Orenburg | |
2010-11 | Elitzur Ramla | 61–61 / 61–53 | ASPTT Arras | |
2011-12 | Dinamo Kursk | 55–69 / 75–52 | Kayseri Kaski SK | |
2012-13 | Dinamo Mosku | 66–61 / 70–74 | Kayseri Kaski SK | |
2013-14 | Dinamo Mosku | 97–65 / 61–85 | Dinamo Kursk | |
2014-15 | Villeneuve-d'Ascq | 64–68 / 73–53 | Royal Castors Braine | |
2015-16 | Tango Bourges Basket | 51–40 / 54–53 | Villeneuve-d'Ascq] | |
2016-17 | Yakın Doğu Üniversitesi | 73–69 / 63–58 | Bellona AGÜ | |
2017-18 | Galatasaray S.K. | 90–68 / 65–72 | Reyer Venezia | Gernika, talde fasea |
2018-19 | Nadezhda Orenburg | 71–75 / 75–57 | Lattes Montpellier | Gernika, play-offak |
2019-201 | ez zen amaitu | Gernika, final 1/8[1] | ||
2020-21 | Valencia Basket | 82-81 | Reyer Venezia | Gernika, final 1/16 |
2021-22 | Tango Bourges Basket | 74–38 | Reyer Venezia | Gernika, play-offak[2] |
- 1 2020-21 denboraldian COVID-19 pandemiaren eraginez azken fasea bertan behera gelditu zen.
Garaipenak
Klubeka
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Dinamo Mosku | 3 | 2007, 2013, 2014 |
Galatasaray S.K. | 2 | 2009, 2018 |
Tango Bourges Basket | 2 | 2016, 2022 |
hainbat | 1 | ... |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «El Lointek Gernika se despide de la Eurocup» ElDesmarque Bizkaia 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
- Contra todo y todxs, CBK Mersin 69-40 Lointek Gernika Bizkaia | Gernika KESB. (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala