Eurimedonte
Eurimedonte greziar mitologian, Kronos titanak Urano bere aita moztu zuenean, azken honen odoletik eta Gearengandik jaiotako erraldoietako bat zen. Bere jaiotza lekua, bere anaiena bezala, Flegrasen kokatzen da, Paleneko penintsulan, Trazian. Eurimedonte eta bere anaiak, Uranok lurpean giltzapeturiko titanak mendekatzeko jaio ziren. Izaki ia garaiezinak ziren, euren heriotzan hilkor bat eta jainko bat elkarlanean ibili ezean. Peribea izeneko alaba bat izan zuen. Gutxienengo baten bertsio baten arabera, Eurimedontek Hera bortxatu zuen, azken hau, oraindik, ume txiki bat zenean eta Prometeo izan zuen. Honek, Zeus haserre bizian jarri zuen.
Eurimedonte | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Urano |
Ama | Gaia |
Seme-alabak | Periboea (en) |
Izen bereko beste pertsonaia batzuk
- Eurimedonte Agamenonen auriga bat izan zen. Egistok hil zuen.
- Eurimedonte izeneko beste pertsonaia bat Minos eta lamia baten semea zen. Heraklesek hil zuen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.