Euribor
Euriborra edo Euro Interbank Offered Rate, eguneroko erreferentzia tasa da, Europar Ekonomia eta Diru Batasuneko 57 bankuk elkarri salerositako maileguetan ezarritako batez besteko interes-tasan oinarritutakoa. Tasa horrek, mugaegun desberdinak ditu: laburrena, egun batekoa, eta luzeena, urtebetekoa. Normalean, epemuga zenbat eta laburragoa izan, baxuagoa izaten da euriborraren balioa.
![](../I/EuriborChart12m3m1w.svg.png.webp)
Euribor
![](../I/Euribor_2006_5a.png.webp)
Urtebeteko euriborraren balioa 2001 eta 2006 urteen artean.
Euriborra euroa txanpon ofiziala duten herrialdeetako mailegu eta hipoteken balioa ezartzeko erabiltzen da.
2014ko abenduaren 28an jakin zenez, Euriborrak % 0,328an amaituko zuen urtea. Euriborrak beste minimo historiko bat markatuko zuen eta jaitsiera horri esker, hipoteken kuotak hilean 14 euro merkatuko ziren, batez beste[1].
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Euriborrak % 0,328an amaituko du urtea», EiTB, 2014-12-28
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.