Euribia
Greziar mitologian, Euribia (antzinako grezieraz Εὐρύβια Eurúbia edo jonieraz Εὐρύβιη Eurúbiê. "indarkeria zabala", εὐρύς eurúsetik, "handia", "zabala" eta βία bíatik, "indarra", "indarkeria"), pontide bat da, Gea eta Pontoren alaba.
Euribia | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Domeinua | itsasoa |
Familia | |
Aita | Ponto |
Ama | Gaia |
Ezkontidea(k) | Krio |
Seme-alabak | Astreo, Perses eta Palas |
Jatorrizko itsas jainkosa txiki bat zen (Nereo, Taumante, Fortzis eta Zetorekin batera), Poseidonen agindupean. Batzuetan, (inongo fundamenturik gabe), titanidetzat hartzen da, Krio titanaren emaztea izateagatik, honekin, Palante, Astreo eta Persesen ama izan zelarik. Berari buruz, harrizko bihotz bat zuela esaten zen.
Izen bereko beste pertsonaia batzuk
- Tespioren alaba bat
- Amazonetako bat.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.