Eurialo
Eurialo, greziar mitologian, Mezisteoren semea eta, Jasonekin batera, Kolkidara, urrezko ahari-larruaren bila joan zen argonautetako bat izan zen.
Eurialo | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Mecisteus (en) ![]() |
Ama | Diomede (en) ![]() |
Iliadan
Homeroren lan ospetsu honetan, hiru aldiz agertzen da:
Lehen aldiz, itsasontzi katalogoan, Diomedes eta Estenelorekin batera, Troiako Gerran parte hartzen duen Argosen jatorria duen akaiar armadaren buruzagi bezala aipatzen da.
VI. kantuan, Eurialo, guduan, Dreso, Ofeltio, Esepo eta Pedaso garaituz aipatzen da.
Iliadaan egiten duen bere hirugarren agerpena, Patrokloren omenezko hil jokoetan da, non, Diomedesek animatua, boxeo borroka batean Epeoren aurka borrokatzen duen, azken honek garaitzen duelarik.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.