Euporia (satelitea)
Euporia (grekoa: Ευπορία), edo Jupiter XXXIV, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.
Euporia (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 23,1 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard (en) , David Clifford Jewitt (en) eta Jan Kleyna (en) |
Aurkikuntza-data | 2001eko abenduaren 11 |
Honen izena darama | Euporie (en) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 20.921.148 km |
Periapsis | 17.255.753 km |
Ardatzerdi handia | 19.088.450 km |
Eszentrikotasuna | 0,1432 |
Orbita-periodoa | 538,78 egun |
Makurdura orbitala | 145,8 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 2 km |
Masa | 15 Pg |
Tenperatura | 124 K |
Albedoa | 0,04 |
Behin-behineko izendapenak | S/2001 J 10 |
Ezaugarri fisikoak
Euporia satelite txikia da (2 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.
Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak. Talde horretan sailkatutako sateliteak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.
Aurkikuntza
Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2001eko abenduaren 11n hartutako irudiak aztertzean. Aurkikuntzaren berri 2002ko maiatzaren 16an eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
Euporia satelite-izena mitologia grekoko Euporia pertsonaian du jatorria; Euporia horetako bat zen, Zeusen eta Temisen alaba.
Hasieran, S/2001 J 10 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2001ean lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamargarren satelitea zela. Euporia behin betiko izena 2003ko abuztuaren 8an eman zitzaion, Jupiterren beste hamar sateliterekin batera.