Japoniar basaerramu
Basaerramu japoniarra (Euonymus japonicus) Japonia, Korea eta Txinan jatorria duen Euonymus generoko espeziea da. Garaiaz 2 eta 8 m artekoa izaten den zuhaixka edo zuhaitz txiki bizikorra da, 3-7 cm luze diren eta ertzak modu finean zerratuak dituzten aurkako hosto obalekin. Loreak, 5 mm-ko diametrokoak, berde zurixkak dira eta ez dira asko nabarmentzen. Udazkenean, laranja koloreko fruituak agertzen dira eskegita, hazi estalgarri gorrizta nabarmenen azpian.
Japoniar basaerramu | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Celastrales |
Familia | Celastraceae |
Generoa | Euonymus |
Espeziea | Euonymus japonicus Thunb. |
Lorategietan eta, askotan erabiltzen den landare apaingarria da, bai bere jatorrizko eremuan eta bai Europa eta Ipar Amerikan; baratze-barietate anitz aukeratu dira, askotan kolore horiko edo kolore bat baino gehiagoko orriekin.
- Basaerramu japoniarraren hosto eta loreak
- Euonymus japonicus 'Aureo-marginatus', Basaerramu japoniarraren baratze-barietatea
- Baratze-barietate bat Brasilgo Sao Paulon
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.