Eunize
Eunize Itun Berriko pertsonaia da, Timoteoren ama[1]. Judu jaio zen eta gero kristau bihurtu zen Loide amarekin batera. Eunizeren izena behin bakarrik aipatzen da Biblian, Timoteori Bigarren Gutunean:
« | Izan ere, gogoan dut zuk duzun zinezko fedea, lehenik Loide zure amonak eta Eunize zure amak izan zuten fede bera; ziur nago zuk ere baduzula. | » |
[2] |
Eunize | |
---|---|
Datu biografikoak | |
Heriotza | , I. mendea |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ama | Loide |
Seme-alabak | ikusi
|
Gainera, Timoteoren ama izenik gabe aipatzen da Apostoluen Eginetan:
« | Paulo Derbera heldu zen eta gero Listrara. Han Timoteo izeneko ikasle bat aurkitu zuen; ama judua zuen eta kristaua; aita, berriz, greziarra. | » |
[3] |
Iruzkintzaile askok Eunize lotu dute Timoteori Bigarren Gutuneko hirugarren kapituluarekin arekin, non Paulok Timoteori gogorarazten dio:
« | Zuk, ordea, iraun ezazu tinko ikasi eta egiatzat onartu duzun guztian; hartu gogoan norengandik ikasia duzun eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. | » |
[4] |
Albert Barnesek idatzi zuen Timoteoren ama jainkozalea zela eta betebehar bat bezala hartu zuela semea Jainkoaren hitzaren ezagutzan trebatzea[5].
Henry Donald Maurice Spencek iradoki zuen Loide, Eunize eta Timoteo Pauloren senideak izan zitezkeela[6].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Lois and Eunice. Passing Down a Godly Heritage» History's Women. An Online Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- 2 Tm 1:5
- Eg 16:1
- 2 Tm 3:14-15
- (Ingelesez) Barnes, Albert. «The Second Epistle of Paul To Timothy - Chapter 3 - Verse 15» Christian Classics Ethereal Library (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- (Ingelesez) Spence, H. D. M. (1905). Ellicott's Commentary for English Readers. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.