Euli-txori beltz
Euli-txori beltza edo euli-txori arrunta (Ficedula hypoleuca) muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, Europa eta mendebaldeko Asian bizi dena[1]. Ez dago arrisku-egoeran, Europan 25-39 milioi ale daudela estimatzen da.
Euli-txori beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Muscicapidae |
Generoa | Ficedula |
Espeziea | Ficedula hypoleuca Pallas, 1764
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 1,7 g (pisua jaiotzean) 12 g (helduen pisua) |
Zabalera | 22 cm |
Kumaldiaren tamaina | 5,7 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 14 egun |
Txori txikia da, 12-13,5 cm luze. Arrak eta emeak nahiko diferenteak dira (sexu-dimorfismoa). Kumealdian arra goialdean beltza da nagusiki, eta behealdean zuria. Udazkenean eta neguan lumek emearen itxura handiagoa hartzen dute, buruan eta lepoan arre eta hegaletan beltz. Arrak beti du gune zuri bat bekokian, mokoaren gain-gainean. Emea zuria da azpitik eta arrea gainetik, hegalak baina beltzaxkak dira. Sexu bietan orban zuri bat dute hegoan hirugarren mailako lumetan. Mokoa beltza da, luzanga, mehea eta puntazorrotza.
Txori txiki honek Euskal Herria udan baino ez du bisitatzen. Gainontzean Sahara hegoaldera bidaiatzen du bertako klima beroaz gozatzera. Halere, erraza da euli-txori beltza ikustea intsektu bila etengabe ibiltzen baita harat-honat hegaka. [2]
Euskaraz beste izen hauek ere erabiltzen dira: Pin-pin, Pit-pit, Txin-txin, Txinbo, Txinbo hegozuri.[3]
Erreferentziak
- BirdLife International (2004). Ficedula hypoleuca. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- Perurena, Garikoitz. Euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca). Euskalnatura UEU (Noiz kontsultatua: 2017-04-17).
- Euli-txori beltza. txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2017-04-17).
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |