Eulatz
Eulatz edo Eurlatz Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1281 metroko garaiera duena. Ez da oso mendi ezaguna, baina, hala ere, oso banandua dago. Mendizaleek Pagomari izen okerra ematen dioten tokitik oso gertu dago, benetan Intzazelai deitzen den bitartean. Natura parkea sortua izan aurretik, ohikoa zen toki honetara kotxean joatea, "aparkaleku" bezala erabiltzen zena. Gaur egun, trafikoagatik, debekatu egin da, eta, beraz, kotxea Guardetxen utzi behar da. 35 minutu behar dira Guardetxetik Pagomarira doan tartea egiten.
Eulatz/Eurlatz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.281 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′20″N 2°01′02″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxe |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Eulatzen tontorrak, bere lenarrezko lurrak pagadi trinko batekin estaltzen ditu, Aralarzalea den mendizalearen begirada bakarrik erakartzen duena. Iparrekialdera, Txamenirekin lotua dago, Ipuzmeaka izeneko mendi eta lepoaren bitartez.
Irispideak
Guardetxetik, Intzazelaira joan behar da. Hemendik, Ipuzmeaka lepora iristen da, mendiaren iparraldean, lur garbitik aurrera eginez. Hemendik, gailurra jarraitu behar da hegoalderantz, pagadian sartu eta, lehenik Ipuzmeaka mendiaren tontorrera iritsiz, eta, ondoren, Eulatzena. Intzazelaira iritsi aurretik, arrokan irekia, Kolosobarnea izeneko lepoa dago. Tontorreranzko ibilbideak, oso lur trabatuz jarraitzen du, pagadiko trinkotasunetik. lenarrak estalitako trinkotasun hauetatik lainoarekin igarotzea, kontu zaila izan daiteke beharrezko diren orientatzeko baliabiderik ez izanez gero.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |