Eulate

Eulate[3] ([eulate]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerria da, Lizarrako merindadekoa. Iruñetik 70 kilometro dago. 315 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Eulate
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEulate
AlkateaJuan Ignacio Ruiz de Larramendi Mujika
(Eulate, indep.)
Posta kodea31271
INE kodea31100
Herritarraeulatear
Geografia
Koordenatuak42°46′35″N 2°12′22″W
Azalera8 km²
Garaiera721 metro
Demografia
Biztanleria276 (2023:  1)
alt_left 126 (%45,7)(2019) (%57,2) 158 alt_right
Dentsitatea26,49 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 20,42
Ugalkortasuna[1] 14,93
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,57 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 5,40 (2018:  %-10,93)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.eulate.es

Geografia

Kokapena eta inguru naturala

Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Urbasa mendilerroaren hegoaldean, NA-7185 errepidean. Eulatek Urbasako mendilerroarekin egiten du muga iparraldean, Ameskoabarrenekin ekialdean, Aranaratxerekin mendebaldean, eta Lanarekin hegoaldean.

Eulatek hiru auzo ditu: Erdigunekoa elizaren inguruan, ekialdean Copalacioko auzoa, eta mendebaldean Gonea. Urbasako mendilerroaz gain, Lokizgo mendilerroa ere udalerritik gertu dago.

Klima eta landaredia

Udalerriaren iparraldean klima atlantikoa eta azpiatlantikoa nagusitzen da; herrigunean eta Eulateko gunerik beherenetan, berriz, ezaugarri mediterraneoak dauzka. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.400 mm artekoak, ugariagoak iparraldeko mendietan. Urteko egun euritsuak 120 inguru izaten dira.

Herriaren inguruko basoetan, haritz eta ametzak dira espezierik ohikoenak, guztira 652 hektarea hartzen baitute. Horrez gain, iparraldean pagoak ere badira.

Demografia

Eulateko biztanleria

Politika

Udaletxea

Eulateko udaleko idazkaria, Larragoa eta Aranaratxeko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 156

Udal hauteskundeak

2023ko udal hauteskundeetara hautagai-zerrenda bakarra aurkeztu zuten Eulaten: Agrupacion Electoral Eulate. Zerrenda horretako burua, Beñat Ruiz de Larramendi, da herriko alkatea.[4][5]

Alkateak

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Mugica 2007 2011 Agrupacion Electoral Eulate
Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Mugica 2011 2015 Agrupacion Electoral Eulate
Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Mugica[6] 2015 2019 Independenteak
Idoya Martinez de la Hidalga Jauregui[6] 2019 2023 Agrupacion Electoral Eulate[7]
Beñat Ruiz de Larramendi López[4] 2023 jardunean Agrupacion Electoral Eulate[4]

Azpiegitura eta garraioak

Automoviles Urederra autobus konpainiak Eulate Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Eulate eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Euskara

XVIII. mendean Juan Migel Gartzia de Bakedano eulatetarrak euskaraz idatzitako testu-zatia (Ekaitz Santazilia, 2023)[8][9]

1986ko Euskararen Foru Legearen arabera, Eulate eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori zela-eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.[10]

Ekaitz Santazilia, Eulateko dotrinaren aurkitzailea

2023an aurkitu zen Eulateko dotrina, Juan Migel Gartzia de Bakedanok XVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran idatzitakoa. Testu horrek frogatzen du garai hartan bazirela euskaldunak Ameskoan, nahiz eta, ordurako, elebidunak ziren segur aski, eta euskara itzaltzen ari zen. Izan ere, bestelako iturriei esker, jakina zen 1800. urtean Aranaratxeko Fernando Albizu Iturmendin apez aritzeko egokitzat jo zutela, besteak beste, euskaraz zekielako. Hartara, dudarik ez dago etxetik zekarrela euskara, hangoa baitzuen familia, eta Araban ibili zenean ere hango parrokietan erabili zuela, herri horiek orduan euskaldunak ziren-eta.[8]

Ameskoan, Larragoa lehentxeago erdaldundu zela dirudi, baina Eulatek, Burundarekiko loturaz edo, hobeki eutsi bide zion hizkuntzari. Bestalde, Bonaparte printzeak Bruno Etxenikeri 1863ko apirilaren 7an idatzi zion gutunean ziotsonez (frantsesetik itzulia): "Ziurtatu didate Lizarrako partidu osoan Ameskoabarrengo herri hauetan baino ez dutela pertsona batzuek oraindik euskaraz egiten: Eulate, San Martin, Ekala, Bakedao, Zudairi, Gollano, Urra, Barindano, Artatza".[8]

Eulateko dotrinak, bada, Eulaten euskara bizi zela erakusteaz gain, euskara hori nolakoa zen jakiten ere lagundu du. [9]

Ondasun nabarmenak

  • Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea. (Arg: Dani Blanco, Argia,
    San Martin Tourskoaren eliza, XVI. mendean harriz eginiko eraikina da, baina ondorengo mendeetan, eta XVIII. mendean aldaketa sakonak jasan zituen dorre eta teilatuan. Udalerriak baditu beste baseliza batzuk: San Joan Bataiatzailearen baseliza aurregotikoa, XIII. mendean eraikia, eta Nunilo eta Alodia Sainduen omenezko baselizak, biak XVI. mendekoak.
  • Eulateko jauregia, XVI. mendean eraiki eta 1835 suntsitutako jauregia. Gaur egun, jauregiaren arrastoak babesturik daude. Bertan, XIV mendeko iturriek gotorlekua bazegoela aipatzen dute, Alvarez de Eulate leinuarena.
  • Hipolitoren etxea, dorretxea

Eulatear ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Los vecinos de 54 ayuntamientos ya saben quién será su alcalde al concurrir solo una candidatura. Diario de Noticias, 2023-04-26, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-1).
  5. 38 udalek eta 77 kontzejuk ez dute hauteskunderik egingo hautagaitzarik ez dutelako. fnmc.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-1).
  6. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  7. «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea: Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  8. Santazilia, Elaitz. Ameskoako euskaraz idatzitako testu zahar bat agertu da. Argia, 2023ko azaroak 27, CC BY-SA, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  9. Santazilia, Ekaitz. «Eulate euskaldun XVIII. mendean (edo)» Euskera (Euskaltzaindia) 68.
  10. Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro dira. Eitb, 2017ko ekainak 22, eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.