Olaia

Olaia euskarazko emakumezko izena da. Eulalia formaren parekidea da, baina hori gaitzetsi gabe, Olaia hobesten du Euskaltzaindiak[1]. Beste aldaera hauek ere jasotzen ditu akademiak: Eulale (forma sabindarra), Eulali, Eulari eta Laia.

Grezierako Eulalia 'ongi mintzo dena' izenetik dator Olaia[1], eta bi santu badira kristautasunaren garaikoa Santa Olaia izenekoak, bat Olaia Meridakoa eta bestea Olaia Bartzelonakoa. Santu hauen izenaz, Joakin Lizarragak idatzi zuen halaber, "lengo euskaras Donalalla izan dire"[2].

Olaia izena duten pertsona ezagunak

Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Olaia Urtiaga kazetari
irrati-esatari
telebista aurkezle
Donostia 1983

Erreferentziak

  1. «Eulalia - Pertsona-izenak - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  2. Lizarraga, Joakin. (1983). «Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.