Eugeni d'Ors
Eugenio d'Ors Rovira (Bartzelona, 1881eko irailaren 28a - Vilanova i la Geltrú, 1954ko irailaren 25a ) Kataluniako filosofo eta idazlea izan zen.
Eugeni d'Ors | |||||
---|---|---|---|---|---|
1919 - 1920 ← Joan Palau i Vera (en) - Luis Segalá y Estalella (en) →
1939 - Juan de Contreras y López de Ayala → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bartzelona, 1881eko irailaren 18a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Vilanova i la Geltrú, 1954ko irailaren 26a (73 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Cementiri de Vilafranca del Penedès (en) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Maria Pérez i Peix (en) (1906ko iraila - 1931) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea | ||||
Tesi zuzendaria | Gumersindo de Azcárate (en) | ||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, kazetaria, filosofoa, arte-kritikaria, katedraduna, literatura-kritikaria eta arte-historialaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Real Academia Española San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Q30102474 Instituto de Estudios Catalanes (en) Union Ibero-Americana Academia pro Interlingua (en) | ||||
Mugimendua | Noucentismea |
Biografia
Zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen Bartzelonan, Parisen eta Madrilen. XX. mendearen hasieran Katalunian sortu zen noucentisme kultura higikundearen teoriko nagusia izan zen. Haren lan aipagarriena artea, politika, literatura eta beste gai askori buruzko glosa, iruzkin, saiakera eta kontakizun-bilduma bat da (Glossari, 1906), geroago gaztelaniaz jarraitu zuena Nuevo glosario (1921-30) eta Novísimo glosario (1934-35) liburuetan. Xènius ezizenez izenpetu zituen lan asko. D´Orsek klasizismoaren proportzioa eta lainotasuna hobetsi zituen modernismoaren gehiegikeria dionisiakoaren aurrean. Kataluniako Mankomunitatean kargu batzuk izan ondoren (1917-20), katalanismoarekin hautsi eta espainiar zentralista baten alde egin zuen. 1927an Real Academia Españolako kide izendatu zuten, eta beste kargu batzuen artean, Madrilgo Unibertsitateko kulturaren historiako irakaslea (1933) eta Espainiako Institutuko idazkaria (1937) izan zen. D´Orsen teoria filosofikoa El secreto de la filosofía (1947) liburuan jasoa dago, eta arteari buruzko liburu nagusiak Tres horas en el museo del Prado (1922) eta Lo barroco (1936) ditu. Beste obra batzuk: La ben plantada (1911), Gualba la del mil veus (1935).
Lan hautatuak
Katalanez
- La fi d'Isidre Nonell, 1902 (eleberria)
- Gloses de quaresma, 1911
- La ben plantada, 1911
- Gualba la de mil veus, 1911
- Oceanografia del tedi, 1918
- La vall de Josafat, 1918
- Gloses de la vaga, 1919
Gaztelaniaz
- Estudios de arte (1932)
- Introducción a la vida angélica. Cartas a una soledad, 1939
- Novísimo glosario (1946)
- El secreto de la filosofía, 1947
- La verdadera historia de Lidia de Cadaqués, 1954
Ikus, gainera
- Katalanezko literatura
- Gaztelaniazko literatura
- Bartzelonar ezagunen zerrenda
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugeni d'Ors |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.