Eugenio Prieto Arana

Eugenio Prieto Arana (Eibar, 1922 -1987) Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuna defendatzen borrokatu zuen hegazkinlari euskalduna izan zen, Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldekoa, Bandera Gorriaren Ordena irabazitakoa.

Eugenio Prieto Arana
Bizitza
JaiotzaEibar, 1922
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1987 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
errusiera
Jarduerak
Jardueraksoldadua eta hegazkinlaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila Euskal Herrian
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Biografia

1922an jaio zen Eibarren, eta Gerra Zibilean Eibartik Sobietar Batasunera joandako 60 gerrako umeetakoa izan zen. Odesa eta Pirovodskaia hirietan bizi izan zen, eta nerabe zela harrapatu zuen II. Mundu Gerran Sobietar Batasuna sartu izana eta Txkalov hiriko pilotu eskolan trebatu zen, beste zenbait euskal gazterekin[1].

Hegazkinak manejatzen ikasita, Aireko II. Armada Sobietarrean integratu zen, eta lotinante kargua lortu zuen. 1943ko Kurskeko guduko borrokaldi batean hegazkina bota zioten (egun berean Antonio Uribe pilotua ere bota zuten baina Uribe hil egin zen), baina bizirik irten zen, eta alemanek harrapatu zuten. Ihes egin zuen eta Armada Gorriarekin berriro bat eginda, borrokan jarraitu zuen.

Etsaiaren lau hegazkin bota izanagatik Bandera Gorriaren Ordenaren oroigarria jaso zuen. Moskun langile gisa jarraitu zuen bizitzen gerra ondoren, baina Piedad Sainz de la Maza emaztearekin Euskal Herrira itzuli zen 1987an[1], eta urte berean hil zen Eibarren[2].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) De Madariaga Fernández, Rafael. (2010). Aeroplano, Revista de Historia Aeronáutica (28): 104-116..
  2. «- Fuerzas Aereas. :: Españoles en la 2ª G.M.» www.mve2gm.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.