Eugenio Otsoa

Eugenio Otsoa Ugalde (Arrasate, Gipuzkoa, 1951 Leintz Gatzaga, Gipuzkoa, 2023ko otsailaren 21a) euskal politikari abertzalea eta euskaltzalea izan zen. Leintz Gatzagako alkatea izan zen 1987tik 2003ra (2000 urtean kargua utzi zuen, lan kontuak zirela medio), 2011tik 2015era eta 2019tik 2023ra bitartean[1], beti Gatzagako Hautesle Elkartean aurkeztuta.[2] Leintz-Gatzagak azpiegiturak berritu eta hirigintza-arazo larriak zituela eta, egitasmo bat abiatu zuen udalak, Jose Mª Idigoras Arregi "Malkorre" alkate zela (1983-1987), eta ondoko udalbatzek plan hori burutu zuten. Aspaldiko urteotan, hainbat proiektu egin ditu Leintz Gatzagako udalak: Udaletxea eta pilotalekua eraberritu, plaza egin, herri-guneko etxebizitza zaharrak eraberritu eta etxebitzita berriak egin. Horrekin guztiarekin batera, herriko lurrak egonkortzeko plana burutu zuen eta Gatz Museoa sortu.[3]

Artikulu hau politikariari buruzkoa da; XIX. mendeko idazleari buruzkoa beste hau da: «Eugenio Otxoa».
Eugenio Otsoa

Leintz-Gatzagako alkatea

1987ko ekainaren 10a -
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1951
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2023ko otsailaren 21a (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Leintz Gatzaga

Bizitza

Arrasateko San Andres auzoko Asubeazpi baserrian jaio zen, eta 40 urte baino gehiagoz bizi izan zen Leintz Gatzagan. Tarteka Polonian eta Mexikon bizi izan zen, lan kontuak zirela-eta. Erdi mailako ikasketak egin zituen Arrasateko Eskola Politeknikoan, eta ingeniari teknikoa da.

Lana

Arrasateko Mondragon kooperatiba-taldean eta Antzuolako Elay enpresa-taldean egin zuen lan, fabrikazio-lanetan gehienbat, bai eta enpresako zuzendaritzan ere. Erretiroa hartu aurreko urteetan Elay enpresan aritu zen lanean, Mexikoko [4]Celaya hirian.

Erreferentziak

  1. «Otsoa Ugalde, Eugenio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-28).
  2. «Eugenio Otsoa, Gatzagako Hautesle Elkarteko alkategaia: "Edozein gustura egongo den herri erakargarria gura dut izatea Gatzaga"» https://goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-29).
  3. (Gaztelaniaz) 2015, Leniz. «Museo de la Sal de Leintz Gatzaga» www.gatzmuseoa.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Eugenio Otsoa hablará sobre su experiencia profesional y comercial en México» El Diario Vasco 2016-06-21 (Noiz kontsultatua: 2018-06-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.