Eugenio Arruti y Pola
Eugenio Arruti González-Pola, artistikoki Eugenio Arruti y Pola, (Luanco, 1841eko ekainaren 4a-Donostia, 1889ko irailaren 13a) irakasle eta margolari asturiarra izan zen. Donostian bizi izan zen urte asko eta hiri horretan egin zuen bere ibilbide nagusia.[1]
Eugenio Arruti y Pola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luanco, 1841eko ekainaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Donostia, 1889ko irailaren 13a (48 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Carlos de Haes (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta irakaslea |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Biografia
1859an, Dionisio Arrutik. aitak, Madrilera bidaltzea erabaki zuen, Carlos Mugicaren tailerrean eta Pintura, Eskultura eta Grabatu Eskola Berezian sar zedin. Carlos Haesen zuzendaritzapean zentroan egindako aurrerapenak Gipuzkoako Foru Aldundiak baloratu zituen, eta 1860ko udan pentsio bat ematea erabaki zuen, hiriburuan eta, luzapen baten ondoren, Parisen eta Suitzan ikasten jarraitu ahal izateko. Maisuak hala eskatuta, Frantziako hiriburuan harremanetan jarri zen [[Barbizongo eskola|Barbizongo taldearekin, paisaiak lantzen zuen margolari-zirkuluarekin, eta haien eragina izango zen nagusi ondorengo lanetan. 1865ean beka amaitu ondoren, Asturiasen kokatu zen; Luancon, lehenik, eta Oviedon, ondoren.
Hurrengo bi hamarkadetan jarduera bikoitza garatu zuen: irakaskuntza eta paisaiaren pintura. Printzerriko hiriburuan hasi zen irakasle lanetan, pintura eta marrazketa akademia bat inauguratu zuenean. Etorkizunean ere horretan jardun egingo zuen. Hamarkadaren amaieran, Donostiara joan zen bizitzera, eta Marrazketa irakasle izendatu zuten 1870ean Helduen Udal Eskoletan, Udal Institutuan 1878an eta Arte eta Lanbide Eskolan 1880an. Urte horietan margotu zuen Donostia eta inguruko herriak zeharkatu zituen beste artista batzuekin batera, eta, bere lagun eta lankide Rogelio Gordonekin batera, hiriak XIX. mendearen azken herenean izandako aldaketa sakonaren kronikagiletzat hartu behar da.
Donostiako bere estudioan lan diskretua egin zuen, nahiz eta nolabaiteko errekonozimenduaren bila ibili. Bere koadroak Madrilgo Erakusketa Nazionaletara aurkezten zituen; bertan, nahiz eta tematuta egon, ez zuen saririk jaso. Hala, 1862, 1866, 1871, 1876, 1881 eta 1887ko edizioetara igorri zituen lanak. 1889ko irailaren 13an hil zen Donostian, ustez berrogeita lau urte zituela.[2][3]
Estiloa
Paisaia da bere jarduera sortzaile nagusia eta bere elementu komuna mota guztietako argi- eta atmosfera-efektuen bilaketa da, nahiz eta ilunabarreko argiak izan gogokoenak. Nahiz eta paisaia errealistarekiko konpromisoa izan, obra hauetan, gaueko lan ugarietan bezala, zenbait oroitzapen erromantiko antzematen dira. Nolanahi ere, bere konposiziorik zintzoenak aire zabalean egindakoak dira, paisaiarekin harreman zuzena dutenak, eta ezaugarri nagusia pintzelkada solte bat eta kolore garbiak erabiltzea da.[4]
Obra
Lan ugari margotu zituen. Hemen ezagunenak aipatuko ditugu:
- Avilésko inguruak, 1862;
- Arrokak Donostiako Motako gazteluan, 1866
- Sevresko inguruak, 1866;
- Gazteluzarra, Irungo inguruak, 1871;
- Goiza, 1876;
- Arratsaldea, 1876; Efecto de luna
- Loiolako itsasadarra, 1881;
- Gaztainadi Pasaiatik gertu, 1881;
- Ategorrietako pasabidea, 1887;
- Osasun iturria
- Pasai San Pedroko portua;
- Donostiako portua
- Pasai Donibane.
Iruditegia
- Artzaina.
- Groseko hareatza.
- Idiak eta euskal baserria.
Erreferentziak
- https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/arruti-pola-eugenio/ar-5527/
- https://dbe.rah.es/biografias/45106/eugenio-arruti-y-gonzalez-pola
- Ossorio y Bernard, Manuel (1883-1884). «Arruti y Pola (D. Eugenio)». Galería biográfica de artistas españoles del siglo XIX. Madril: Moreno y Rojas Inprimategia. Wikidata Q55215613.
- https://artsandculture.google.com/asset/the-fountain-of-health-eugenio-arruti/CQEJX9k5D9Y2Tw?hl=es