Eugeni Alzibar

Eugeni Alzibar Etxeberria[oh 1] (Mosku, Errusia, 1997ko otsailaren 7a) youtuberra, elkarrizketatzailea eta poeta da. Moskun jaioa, hogeita bi hilabete beteta zituela adoptatu zuen familia euskaldun batek, Eugeniren bi anai-arrebekin batera. Tolosan (Gipuzkoa) hazi zen. Aurkezle gisa aritzen da bere YouTubeko kanalean (Eugeniren Txokoa[1]) eta Hamaika Telebistan.[2] Garun-paralisia du, eta horren ondorioz % 95eko desgaitasuna aitortu diote.[3]

Eugeni Alzibar

Eugeni Alzibar, 2022. urtean.
Bizitza
JaiotzaMosku, 1997ko otsailaren 7a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, elkarrizketatzailea eta poeta
eugenialzibar.com

Bizitza

Eugeni Alzibar, 2022. urtean.

Eugeni gurpil aulkian dabil, garun-paralisi batek mugatuta. Haurtzaroan ASPACEn egin zituen ikasketak.

Bideozaletasuna txikitatik datorkio, ETB1eko Betizu saiotik.[2]

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioan aritu zen, eta bi kirol egin zituen: eslaloma eta boccia, hau da, petanka moduko joko bat, garun paralisia dutenentzat egokitua.[2]

2022ko irailaz geroztik, Gizarte Antropologiako ikasketak egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako campusean.[3]

Lanak

Alzibarrek orain arte egin duen proiekturik nabariena Eugeniren Txokoa da; YouTubeko kanal horretan, kultura eta kirol arloko jendea elkarrizketatzen du Eugeni Alzibarrek.[4][5] Gainera, kanal horretan bertan, abestien bertsioak abesten ditu, bideoklipak eginda.[6]

Era berean, berak egindako elkarrizketa horiek eugenialzibar.com webgunean argitaratu ditu Eugenik, bere poema ugarirekin batera.[3]

Antzerkian ere ibilia da: Alex Tellok idatzi eta zuzendutako Jendartean bidaide antzezlanean aktore izan zen, 2015ean.[7]

Eugeni Alzibar, 2022. urtean.

Bestelakoak


Oharrak

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Alzibar formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Altzibar idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Erreferentziak

  1. «EUGENIren TXOKOA - EuTxo - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-27).
  2. Lartzanguren, Edu. «Eugeni Alzibar, youtuberra: “Elkarrizketak psikologia aldetik lantzen ditut, ez kazetari ikuspuntutik”» Berria 2019-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-07-27).
  3. Elustondo, Miel Anjel. «Eugeni Alzibar, gaitasun handiko ezgaitua: "Antropologia ikasi, eta Psikologia masterra egitea daukat buruan"» Argia 2022-09-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  4. «barren.eus - Musikari elgoibartarrak elkarrizketatu ditu Eugeni Alzibar youtuberrak» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-27).
  5. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. (2019-02-04). «Eugeni Alzibar: ‘Hago entrevistas porque de pequeño jugaba a ser presentador’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-27).
  6. «Ataun Irratia | Eugeni Alzibarren bisita jaso dugu bere kantuak bertatik-bertara ezagutzeko» Ataun Irratia 2021-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  7. «Antzerkia: "Jendartean Bidaide"» Diario Vasco 2015-09-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  8. katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Zazpikoloroa ikuskizuna. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  9. katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bizipoza Auzolan Kirolaren Irria Denontzat!. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
  10. katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. BIZIPOZA disko berria grabatzen. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  11. katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Kirolaren Irria denontzat. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
  12. «YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  13. Eugeniren Txokoa
  14. https://www.youtube.com/watch?v=3Dckt6LdKrE
  15. «Bideoa: Hari luzeak, mataza. Goenkale | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-15).
  16. «Bideoa: Jose Mari Olasagasti. Zuek Hor | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  17. «Vídeo: Capítulo . | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-15).
  18. «Bideoa: Egan. Kontzertu berezia. Oholtzan | TV | TV online gratis | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  19. «Bideoa: Marino Lejarreta. Gure Kasa | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  20. (Gaztelaniaz) «Eugeni Alzibar: ‘Hago entrevistas porque de pequeño jugaba a ser presentador’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  21. katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bizipoza. (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  22. «YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
  23. EUBI eta BERAIEN BERTSIOAK. UDAZKEN KOLORETAN (EUBI). (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  24. BIZKAIA MAITE DUGUNOK! - BMD!. (2019-07-15). BIZKAIA MAITE (BMD). (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  25. EUGENIren ABESTIAK. (2019-03-02). ZAPALDUEN OLERKIA - (Eugeni Alzibar). (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  26. EUGENIren ABESTIAK. (2019-04-03). ILARGIA - (Eugeni Alzibar). (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  27. «EUGENIren ABESTIAK» YouTube (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  28. Ander Chasco. Elektrizitatea bideoklip Zineleku 2016. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  29. http://ateateatro.com/?cat=30&lang=es
  30. Kalakalab. (2018-08-17). PLAZA. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.