Eugene Parker
Eugene Newman Parker (Houghton, Michigan, 1927ko ekainaren 10a - Chicago, 2022ko martxoaren 15a) estatubatuar zientzialaria izan zen. Eguzkiaren inguruko gertaeretan aditua. 1955etik aurrera, Chicagoko Unibertsitatean lan egin zuen, fisika-, astronomia- eta astrofisika-sailetan. Eguzki-koroa, Eguzki-haizea, eta Lurreko eta Eguzkiko eremu magnetikoak aztertu zituen batez ere. Ontziak espaziora bidaltzen hasi aurretik berak kometa-isatsak behatuz atera zituen ondorioak berretsi egin zituzten gero heliosferara bidalitako ontziek. Bere liburuak, Cosmical Magnetic Fields batez ere, oinarri-oinarrizkoak gertatu dira ikertzaile-belaunaldi askoren heziketan. Bere azken liburuetan, planeta, izar eta galaxien eremu magnetikoek X izpietan duten eragina aztertu du.
Eugene Parker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eugene Newman Parker |
Jaiotza | Houghton (Michigan), 1927ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chicago, 2022ko martxoaren 15a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigan Estatuko Unibertsitatea Kaliforniako Teknologia Institutua 1951) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Howard P. Robertson (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, astrofisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea Utahko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Royal Astronomical Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia American Astronomical Society Ameriketako Fisika Elkartea |
Parker eguzki zundak izena bere omenez darama.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.