Eugène Fromentin
Eugène Fromentin (Arroxela, 1820-Saint-Maurice, 1876) frantses margolari eta idazlea izan zen.
Eugène Fromentin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arroxela, 1820ko urriaren 24a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Arroxela, 1876ko abuztuaren 27a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Q110364125 |
Familia | |
Aita | Pierre Samuel Toussaint Fromentin-Dupeux |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean-Charles-Joseph Rémond (en) Louis-Nicolas Cabat (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, idazlea eta arte-historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Académie des belles-lettres, sciences et arts de La Rochelle (en) |
Mugimendua | Orientalismoa |
Izengoitia(k) | Fromentin, Eugene, Fromentin, Eugène-Samuel-Auguste eta Fromentin-Dupeux, Eugene Samuel Auguste |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Biografia
Gaztetan, neska kreole batez maitemindu eta harekin ezkondu zen, baina 1844ean hil zitzaion emaztea. Dominique (1863) bere eleberri bakarrean oroitzapen haiek jaso zituen. Ikuspegiak margotzen hasi zen; Europatik kanpora bidaiak egin zituen, Afrika iparraldera batez ere (1846, 1848 eta 1852); hango koloreak bere margolanetan azaldu zituen, eta memoria-liburu batzuk, Une année dans le Sahel (1858, Urte bete Sahelen) horien artean, idatzi zituen. Belgikara eta Holandara egin zuen bidaia baten ondorioz, Les Maîtres d´autrefois (1876, Garai bateko maisuak) idatzi zuen, arte-kritikari bikaina zela erakutsiz. Pintore gisa aintzat hartua bada ere, bere ospea Dominique obrari zor dio batez ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.