Eugène Boudin
Eugène Boudin (Honfleur, 1824ko uztailaren 12-Deauville, 1898ko abuztuaren 8) XIX. mendeko margolari frantses ezaguna. Bera izan zen paisaiak margotzeko estudiotik kanpo ateratzen hasi zen lehendabiziko bat. Haren obra nagusia itsas ikuspegiak dira. Charles Baudelairek zein Camille Corotek haren obrak laudatu zuten. Margolari inpresionista izan zen.
Eugène Boudin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Eugène Boudin |
Jaiotza | Honfleur, 1824ko uztailaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Deauville, 1898ko abuztuaren 8a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Vincent Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Eugène Isabey |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Gustave Courbet eta Alexandre Calame |
Mugimendua | inpresionismoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza Itsas ikuspegia |
Biografia
Honfleurren, Normandian jaioa, haren aita portuko pilotu zen. Urte batzuk Sena ibaiaren estuarioan, Le Havre eta Honfleur arteko ibai-bidaietan itsasontziko laguntzaile bezala lan egin zuen. Azkenik, aitak lana utzi zuen eta semeak ere bai zeren eta ez zitzaion benetan gustatzen. 1835an familia Le Havrera bizitzera joan zen. Han aitak paperdenda ireki zuen eta, halaber, margolanentzak markoak egiten hasi zen. Horri esker Eugène Boudinek inguruko artistak ezagutu zituen, tartean Constant Troyon, Jean-François Millet, Eugène Isabey eta Thomas Couture; haiek gazteari margotzeari bultzatu zioten.
22 urte zituelarik, Eugène komertzioa erabat utzi zuen eta margotzean zentratu zen. 23 urtekin Parisera eta, ondoren, Flandesera joan zen. 1850an beka bati esker Parisera bizitzera joateko aukera izan zuen. Hala ere, sarritan, margotzeko, Normandiara itzuli egiten zuen. 1855tik, bestetik, Bretainiara joaten hasi zen ere bai.
XVII. mendeko margolari holandarrek sakonki erakarri zioten. Johan Jongkind margolari holandarra ere ezagutu zuen eta honek margotzeko kalera ateratzeari animatu zion (en plein air). Troyon eta Isabeyrekin ere lan egin zuen eta 1859n Gustave Courbet ezagutu zuen. Coubertek Charles Baudelaire aurkeztu zion eta honek Boudinek 1859ko Parisko Saloian haren lanak aurkeztu zituenean, obrak publikoki laudatu zituen.
1857an Boudinek Claude Monet ezagutu zuen. Hasiera batean Moneti Boudinen lanak ez zitzaizkion gustatzen baina, azkenik, lagunak egin ziren eta elkar lan egin zuten. 1874ko Inpresionismoaren lehen erakusketan biek hartu zuten parte. Lortu zuen arrakastari esker, Boudinek, 1870eko hamarkadan, bidaia desberdinak egin ahal izan zituen: Belgika, Herbehereak, Frantziaren hegoaldea. 1892an eta 1895ean Veneziara ere joan zen. 1898an hil zen eta Montmartreko Saint-Vincent hilerrian lurperatuta dago.
Sariak
- 1881: Parisko Saloian hirugarren postua.
- 1889: Exposition Universellen urrezko domina.
- 1892: Ohorezko Legioaren zalduna izendatu zuten, haren obra eta margolaritzan izan zuen eragina saritzeko.
Galeria
- Bruselako kanala (1871).
- Itsas-ertz atlantiarra Benervillen (1897), Boymans Van Beuningen Museoa.
- Trouville (1864).
- Villervilleko hondartza, 1864, , Washingtongo Arte Galeria Nazionala
- Portrieuxeko kostaldea, Côtes-d'Armor (1874).
- Berck, arrantzaleak marea beherean
- Itsas portua, Armeniano Galeria Nazionala.
- Camaret, marée basse dans la rade
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Eugène Boudineren obra osoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Boudin |