Etxezuri dorreak

Etxezuri Dorreak Bilbon altxatzen diren hiru etxebizitza dorre dira.

Etxezuri dorreak
Dorreetako bat.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′38″N 2°56′47″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1968
Arkitektura
ArkitektoaEugenio María Aguinaga Azqueta (en) Itzuli

    Kokalekua

    Hiriaren sarbide nagusietako batean kokatzen dira, Sabino Arana etorbidean, Abandoko barrutiaren ipar-ekialdeko mugan.

    Historia

    1968-1975 artean Eugenio Aginaga arkitektoak proiektatu eta eraiki zituen.

    2004 eta 2005. urteen artean hainbat berrikuntza egin dizkiete bertako bizilagunek fatxadari, eta balkoi eta begiratokien berriztapena burutu zen, horrela dorre guztiek estilo berdineko begiratokiak izateko.

    Dorreak

    Konplexuaren izena dorreen fatxadak duen kolore zuritik dator. Eugenio Aginaga arkitektoak diseinatu zituen 1970eko hamarkadaren erdialdera, udalak Bilboko zabalgunearen ertzetan altxatzea baimendu zuen beste hainbat etxe orratz bezala. Mendebalderago dauden bi dorreek hemeretzi solairu dauzkate, eta ekialderago dagoenak berriz hogei (betiere solairu baxua zenbatuta. Etxebizitza dorreak izan arren, behekaldeko solairuetan hainbat bulego eta enpresa desberdinen egoitza dago.

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Bilbo


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.