Etxezarreta jauregia

Etxezarreta jauregia[1] Durangoko (Bizkaia) erdialdean dagoen eraikin zibila da, Ezkurdi eta Pinondo enparantzen artean kokatutakoa. José Joaquín de Etxezarreta jauntxoak eraikiarazi zuen 1760a aldera, estilo barrokoan.[2][3] Espainiako Gerra Zibilean ospitale militarra izan zen.[4] 1984tik Arte eta Historia Museoa moduan berriztatu zuen Federico Arrutik, Udalak sustatuta.[5] 1986an zabaldu zen, Leopoldo Zugazaren zuzendaritzapean.[6]

Durangoko Arte eta Historia Museoa
Etxezarreta jauregia Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDurango
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1984
Webguneahttp://www.durango-udala.net www.durango-udala.net

Herriko historia erakusten du hiru solairutan, eta bereziki nabarmentzekoak dira Gerra Karlistei buruzko informazioa eta materiala eta Udal Artxibategi Historikoa, XVI. mendetik idatzitako agiri ofizialak jasotzen dituena.

Arte bilduma finkoa ere barne hartzen du bestela, Aurelio Arteta, Jose Luis Zumeta, Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Mari Puri Herrero, Agustin Ibarrola eta Andrés Nagel euskal artisten lanekin, besteak beste[7].

Azkenik, aldizkako erakusketak ere ikusgai daude.

Durangoko Krimenaren Historia Zentroa

Durangoko Krimenaren Historia Zentroa krimenaren historia ikertzeko, dokumentatzeko eta hedatzeko espazio birtuala da, nazioarteko komunitate zientifiko osoari dago zabalduta dagoena.[8] 2004. urtetik Clío & Crímen: Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria argitaratzen du.[9][10]

Erreferentziak

  1. «Toponimia de Durango : Fichas» www.durango-euskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. «Etxezarreta Jauregia» turismoa.euskadi.eus 2007-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. «Bizkaiko Ondare Historikoa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  4. (Gaztelaniaz) Díaz, MANUELA. (2022-03-01). «Durango agasajará a quienes asistieron a las víctimas del bombardeo en el hospital» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  5. www.hiru.com: Arte eta Historiaren Durangoko Museoa
  6. «Durangoko Arte eta Historia Museoa - Egoitza» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  7. www.bizkaia.net: Durangoko Arte eta Historia Museoa
  8. «Durangoko Arte eta Historia Museoa - Zer da» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  9. «Durangoko Arte eta Historia Museoa - (Aurkibidea)» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  10. (Gaztelaniaz) «Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.