Etxetxuko dorreak
Etxetxuko Dorreak Bilboko eraikinik ezagunenetarikoak dira. Bilboko Ametzolako auzoan altxatu zituen Anasagasti eraikuntza enpresak, 1971. urtean. Dorreak nahiko hurbil daude elkarrengandik eta Etxetxuko plazaren aurrez aurre daude.
Etxetxuko dorreak | |
---|---|
Dorretako bat Felix Landin kaletik ikusia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′25″N 2°56′42″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1971 |
Guztira 21 solairuko altuera dute, eta 75 bat metro. Olite, Gaztañeta Almirantea, Zubiaurre Margolariak eta Trenbidearen etorbidearen artean daude dorreok. Isozaki dorreak eraiki arte, Bilboko eraikin erresidentzialik altuenak izan ziren.
Ikus, gainera
- Bilboaldeko eraikinik garaienen zerrenda
- Euskal Herriko eraikinik altuenen zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Ingelesez) Etxetxuko dorreen argazkiak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.