Etxekoandre

Etxekoandrea —edo, bizkaieraz, ugazabandreafamilia batean etxeko lanen eta familiako kideen elikadura, hezkuntza eta zaintzaren ardura duen emakumea eta berari dagokion genero-rola da. Euskal matriarkatua izeneko teoriaren aldekoen iritziz, ordea, Euskal Herrian etxekoandreak rol berezia izan du historian, etxearen antolaketa eta erabaki boterea bereganatu duela baiteritzote.

Etxekoandre genero-rola bereganatu duen emakume bat.

Ekonomia

Ekonomista feminista[1][2] batzuek diote, etxekoandreen lana ez dela behar bezain beste kontutan hartzen,. Etxekoandreek ordu asko egiten dituzte lan astean, soldatarik gabe.

Gizarte tradizionala

Milaka urteetan zehar gizonen lana ehiza eta nekazaritza izan dira; hau da, elikagaiak edota dirua etxera ekartzea izan da, eta emakumeen lana berriz, umeak zaintzea, janaria prestatzea, garbiketa eta horrelakoak izan dira.

Gizarte garaikidea

XIX.mendean, industrializazioa hasi zen herrialdeetan, geroz eta emakume gehiagok utzi zioten etxekoandre izateari eta gizonek egin ohi zituzten lanak egiten hasi ziren. Baina hala ere, arau soziala gizonen lana etxera dirua eramatea eta emakumeak etxen geratzea zen.

XX.mendeetan, bi Mundu Gerretan, emakumeak etxean eta etxetik kanpo lana egiten hasi ziren aldi berean (fabrika, enpresa eta landan), gizonak gerran zeuden bitartean. Honi esker emakumeak lana egiteko gai zirela erakutsi zuten eta lanean segi zuten.

1960ko hamarkadan, herrialde okzidentaletan, emakume batek lana egin eta ikasketak izan zitzakeela, geroz eta onartuago zegoen.

Erreferentziak

  1. Luxton, Meg. (1986). Through the kitchen window : the politics of home and family. Garamond Press ISBN 0-920059-30-9. PMC 16781849. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  2. Luxton, Meg. (1980). More than a labour of love : three generations of women's work in the home. Women's Press ISBN 0-88961-062-2. PMC 7440703. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.