Etxebizitzaren auzia

Etxebizitzaren auzia (alemanez: Zur Wohnungsfrage) 1872ko Friedrich Engelsen saiakera da.[1]

Etxebizitzaren auzia
Jatorria
Egilea(k)Friedrich Engels
Argitaratze-data1872
IzenburuaZur Wohnungsfrage
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana

1872ko maiatzetik 1873ko urtarrilera bitarte Alemaniako Volksstaat egunkarian argitaratu ziren Engelsen hainbat testu jasotzen dira liburuan, etxebizitzaren auzia lantzen dutenak. Liburuaren lehen edizioa 1873. urtean argitaratu zuten, eta, handik hamabost urtera, 1887an, eguneratu eta berriro atera zuten, hitzaurre berri batekin.

2023an Ane Garciak euskaratu zuen, Katakrak argitaletxearen eskutik.

Sinopsia

Liburua hiru ataletan banatuta dago; lehenengoan, Proudhonen pentsamenduari erantzuten dio Engelsek; bigarrengoan, etxebizitzaren auzia ebatzi nahi duten burgesen neurriei egiten die kontra; eta hirugarrengoan, berriz, bestelako «adibide eta frogak» gaineratzen ditu.

Engelsen arabera, kapitalismoaren berezko ezaugarrietako bat da etxebizitza izateko langileen gabezia, eta egiturazkoa da etxebizitzaren auzia. Modu horretara, proposatutako bideekin arazoa ez zela konponduko iritzi zuen.[2]

Erreferentziak

  1. Najib B. Hourani, Edward Murphy. (2016). The housing question: tensions, continuities, and contingencies in the modern city. Londres ISBN 978-1-317-02844-4. OCLC .1018167392.
  2. «La imatge permanent» Berria 2023-11-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.