Etxeberri

Etxeberri Arakilgo kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 51 biztanle ditu.

Artikulu hau Arakilgo kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (Argipena)».
Etxeberri
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaArakil
Administrazioa
Posta kodea31868
Herritarraetxeberritar
Geografia
Koordenatuak42°55′24″N 1°50′32″W
Demografia
Biztanleria60 (2020:  −1)
Etxeberri 20-12-26
Etxeberri 20-12-26

1857ko errolda baino lehen berezko udalerria izan zuen.

Kokapena.

Etxeberrira iristeko Irurtzun eta Etxarren lotzen dituen errepide zaharraren desbideratzea hartu behar da. Etxeberri hegal malkartsu batean kokatua dago. Irurtzungo Trinitatea, Oskia eta Barrankako korridorea ikus daitezke bertatik. Herriko kale nagusiak Santa Maria du izena.

Etxeberriko hegal malkartsuaren ondoan duela urte gutxi gaztelu antzeko baten aztarnak aurkitu zituzten, Axitako aztarnak zehazki. Aztarna hauetara ailegatzea errazteko bide zahar bat garbitu eta beste berri bat eraiki da azken aldian.

Demografia eta biztanleria

Etxeberriko biztanleria
20002001200220032004200520062007
4141434443464651

Etxeberriko jauregia

Herriko etxe zaharrenetariko bat Etxeberriko jauregia da. Kondairak dioenez, antzina Petronila izeneko erregina bizi omen zen. Gaur egun jauregi horretan herriko familia bat bizi da, gazteluaren oinordeko dena.

Azken eraikuntzak.

  • 2000. urtea: herri erdi elkartea izieneko elkarte bat berritu zen.
  • 2007. urtea: Olentzero egunean jolasleku txiki bat inauguratu zen.
  • 2012. urtea: bi etxe berri eraiki ziren.
  • 2013. urtea: etxe berri bat eraiki da, eta herriko plaza edo frontoia estaltzeko asmoa dago.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.