Etxebarre
Etxebarre ([etʃeβaʁe]) Zuberoako udalerria da, Basabürüan kokaturik.
Etxebarre | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Eliza eta hilerria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Etchebar |
Auzapeza | Nathalie Irigoien (2008-2014)[1] |
Posta kodea | 64470 |
INSEE kodea | 64222 |
Herritarra | etxebartar |
Ezizena | erruak |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°04′56″N 0°53′34″W |
Azalera | 8,23 km2 |
Garaiera | 280 - 1.025 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 74 (2018: −1) |
Dentsitatea | 8,63 biztanle/km² |
Zahartzea[2] | % 18,61 |
Ugalkortasuna[2] | ‰ 111,11 |
Ekonomia | |
Jarduera[2] | % 78,57 (2011) |
Desberdintasuna[2] | % 5,77 (2011) |
Langabezia[2] | % 0 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 67,74 (2010) |
Erabilera | % 37,28 (2011) |
Geografia
Biztanle-entitateak
- Herria
- Mendia
Ingurune naturala
Uhaitzandira isurtzen diren zenbait erreka igarotzen dira udalerritik.
Udalerri mugakideak
- Lexantzü-Zünharre ipar-ekialdean
- Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine mendebaldean
- Ligi-Atherei hego-ekialdean
- Larraine hego-mendebaldean
Demografia
|
2004ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da
Alkateak
Alkatea | Agintaldia |
---|---|
Pierre Rekalt | 1983-1989 |
Pierre Rekalt | 1989-1995 |
Pierre Rekalt | 1995-2001 |
Nathalie Irigoien | 2001-2008 |
Nathalie Irigoien | 2008-2014 |
Kultura
Etxebarreko Ezpeldoi etxe aurrean disko formako antzinako hilarri batek oroitarazten digu Bereterretxeren heriotza, Bereterretxeren khantoria abesti ezagunean azaltzen dena. Abestia Mikel Laboak 1964an eginiko bertsioagatik egin zen ezaguna Zuberoatik kanpo.
Hilarriak 60 cm-ko altuera, 11 cm-ko sakonera eta 38-39 cm-ko diametroa ditu. Alde batean gurutze bat eta bertzean gizaki bat ditu. [4]
Bereterretxeren khantoria zubererazko balada herrikoi bat da, Zuberoako herriak belaunaldiz belaunaldi egun arte kantatu duena. Ahozko tradizioan mantendu da eta Jean Salaberrik jaso zuen idatziz lehen aldiz, Chants populaires du Pays Basque liburuan (1870). Haatik, balada bera XV. mendekoa litzateke, eta adituek kantorean deskribatzen diren gertaerak 1434-1449 urteen artean kokatzen dituzte.
Jaiak
Herriko bestak abenduaren 8an eta abenduaren 10ean ospatzen dira.
Etxebartar ospetsuak
- Allande Sokarros (1957-2021), kazetari, itzultzaile, idazle eta militante abertzalea.
- Nathalie Irigoien (1972-), nekazari eta politikaria.
Erreferentziak
- 2008an Zuberoan aukeratutako andrazko alkate bakarra. 2010ean Sohütako Christelle Mange ere hautatua izan zen.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Les stèles discoïdales et l'art funéraire basque : Hil Harriak.. Lauburu 2004 ISBN 2-913156-55-X. PMC 60596072. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
- Les stèles discoïdales et l'art funéraire basque : Hil Harriak.. Lauburu 2004 ISBN 2-913156-55-X. PMC 60596072. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |