Etxe eskola
Etxe eskolak Euskal Herrian frankismo garaian euskaraz hezitzeko esperientzia multzoak izan ziren. Etxe eskolak egin zituzten hezitzaileetako batzuk ikastolen sorrera mugimenduarekin lotuak izan baziren ere, etxe eskolaren eta ikastolaren ezberdintasunak nabariak izan ziren, hezkuntza ulertu zein praktikan jartzeko moduan. Elbira Zipitria izan zen lehenengo etxe eskola sortu zuena, Donostian eta 1946 urtean hain zuzen, etxebizitza partikular batean haurrak bilduz euskaraz ikasteko. Eskola hauetako askok klandestinitatean egin zuten lana, gaztelania soilik eta arlo guztietan hizkuntza ofiziala zen marko juridikoan.
- Artikulu hau frankismo garaian Euskal Herrian euskaraz ikasteko esperientziei buruzkoa da. Etxean garatzen den hezkuntzari buruz jakiteko, ikus Etxeko eskolatze.
Etxe eskoletako hezitzaileak
- Elbira Zipitria eta Maria Dolores Goia, Donostian
- Xabier Peña eta Maria Angeles Garai, Bilbon
- Julita Berrojalbiz
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.