Etxauriko harria
Etxauriko harria Etxauri herrian (Nafarroa Garaia) dagoen harri landugabe bat da, harri jasotze probak egiteko erabilia. 136,5 kilo pisatzen du. Irregularra izaki, zaila da jasotzen.
Etxauriko harria | |
---|---|
Kirola | harri-jasotzea |
Antolatzailea | Etxauri Harria taldea eta Etxauriko udala |
Sorrera | 2006 |
Eremua | ![]() |
Tokia | Etxauri (Nafarroa Garaia) |
Lana | 5 minutuko lana |
Errekorra | 18 jasoaldi (Aimar Irigoien, 2022) 13 jasoaldi |
Garaipen gehien | Aimar Irigoien (6) |
Txapelduna | Jon Unanue (2023) (gizonezkoak)
Udane Ostolaza (2023) (emakumezkoak) |
Webgunea | https://etxauriharria.blogspot.com/ |
Historia
Herrian ardo botilekin harria altxatzeko apustuak egiten ziren aspaldian. 2000. urtean herriko Alberto Lakosta aizkolaria hil zen eta bere omenez 2006an tradizioa berpiztu eta Alberto Lakosta Memoriala antolatu zen[1]. Urtero harri-jasotzaile ospetsuak lehiatzen dira, harriari altxaldi gehien nork egin. 2009 urtean harri-jasotzaile bati harria erori zitzaion, eta hautsi egin zen. Hala ere, konpondu ahal izan zuten.
Errekorra Aimar Irigoienek zeukan 17 jasoaldirekin, 2013, 2017 eta 2019an. 2022an 18 altxaldi egin zituen errekor berria ezarriz.
2023an, gizonezkoen txapelketarekin batera emakumezkoen txapelketari eman zioten hasiera antolatzaileek. Emakumezkoen txapelketa jokatzeko harria "Lurgorriako Harria" izenekoa da, 68 kiloko pisua duena. Gizonezkoenean bezala, emakumezkoek ere bost minutuko denbora-tartea dute harriari ahalik eta jasoaldi gehien egiteko.
Gizonezkoen txapelketaren palmaresa: "Etxauriko Harria"
Urtea | Txapelduna | Jasoaldiak |
---|---|---|
2006 | Patxi Larretxea | 10 |
2007 | "Ostolaza II" | 13 |
2008 | Josetxo Urrutia | 6 |
2009 | Aimar Irigoien | 13 |
2010 | Aimar Irigoien | 14 |
2011 | "Izeta II" | 15 |
2012 | "Izeta II" | 15 |
2013[2] | Aimar Irigoien | 17 |
2014 | Iban Ugartemendia | 9 |
2015 | Jokin Eizmendi | 15 |
2016[3] | Jokin Eizmendi | 12 |
2017[4] | Aimar Irigoien | 17 |
2018[5] | Sergio Mielgo | 12 |
2019 | Aimar Irigoien | 17 |
2020- 2021¹ | ez zen jokatu | |
2022 | Aimar Irigoien | 18 (errekorra) |
2023 | Jon Unanue "Goenatxo III.a" | 11 |
- ¹ 2020an eta 2021ean ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren erruz.
Garaipenak
Harri-jasotzailea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Aimar Irigoien | 6 | 2009, 2010, 2013, 2017, 2019, 2022 |
"Izeta II" | 2 | 2011, 2012 |
Jokin Eizmendi | 2 | 2015, 2016 |
Patxi Larretxea | 1 | 2006 |
"Ostolaza II" | 1 | 2007 |
Josetxo Urrutia | 1 | 2008 |
Iban Ugartemendia | 1 | 2014 |
Sergio Mielgo | 1 | 2018 |
Jon Unanue "Goenatxo III.a" | 1 | 2023 |
Emakumezkoen txapelketaren palmaresa: "Lurgorriako Harria"
Gizonezkoen Etxauriko harriaren txapelketarekin batera, emakumezko harri-jasotzaileentzat "Lurgorriako Harria" txapelketa jokatzen da 2023. urtetik aurrera.
Urtea | Eguna | Txapelduna | Bigarren sailkatua | Hirugarren sailkatua | Txapeldunaren jasoaldi kopurua |
---|---|---|---|---|---|
2023 | Ekainaren 11 | Udane Ostolaza | Ane Zinkunegi | Olaia Esnaola | 13 jasoaldi |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
- (Gaztelaniaz) «Aimar Irigoien también fue un terremoto en Etxauri» El Diario Vasco 2013-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
- (Gaztelaniaz) «Jokin Eizmendi gana de nuevo la Etxauri Harria» El Diario Vasco 2016-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
- «Aimar Irigoienek XIV. Etxauriko Harria irabazi du» Urola Kostako Hitza 2017-06-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
- (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Exhibición de Sergio Mielgo» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).