Etxarri (Zuberoa)
Etxarri[2] ([etʃaʁi]) Zuberoako udalerria da. Pettarra eskualdean kokaturik, historikoki eskualde honek zituen hiru degerietatik Arüekoan zegoen.
- Artikulu hau Zuberoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxarri».
Etxarri | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Etxarriko eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Baiona |
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre |
Izen ofiziala | Etcharry |
Auzapeza | Bernard Casabonne (2014-2020) |
Posta kodea | 64120 |
INSEE kodea | 64221 |
Herritarra | etxarriar |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°19′24″N 0°55′41″W |
Azalera | 7,43 km2 |
Garaiera | 86 - 227 metro |
Distantzia | 15 km (Maule-Lextarretik) |
Demografia | |
Biztanleria | 135 (2018: 2) |
Dentsitatea | 16,29 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 18,71 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 41,99 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 81,71 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 5,14 (2011) |
Langabezia[1] | % 0 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 59,02 (2010) |
Erabilera | % 26,74 (2011) |
Politikan (kantonamendua), linguistikan[3] (azpieuskalkia) zein harreman sozialetan Amikuzerekin lotura estua duten herri zuberotar horietakoa da; Donapaleura 9 km eskas daude.
Geografia
Orografia
Iparraldeko Zuberoa eta Nafarroa Behereko inguruko lurren moduan, Etxarri muino txiki ugarik osatutako eremua da. Punturik baxuena 83 mkoa da, Domintxaineko mugan eta ekialdean (Barta izeneko lekuan, Arüe eta Bearnorekin kontaktuan) ere 90etik jaisten da.
Udalerriaren erdialdean daude, beraz, muino gehienak; altuenak, Tuketak, 225 m ditu eta iparraldean dago; Hegixuritik (145 m) hegoalderantz jota 161, 151 (herrigunea), 157 eta antzeko altuerak dituzten beste muinotxo batzuk daude barreiatuta.
Hidrografia
Udalerriko ia ur guztiak Ühaitzera doaz, ibaiadar batzuen bitartez:
- Barlako erreka udalerriko ekialdetik igarotzen da, tarte batean Arüerekiko muga markatuz; Etxarriko erdialdea Eiherabideko errekak zeharkatzen du, Barlako errekan justu Etxarri eta Bearnoren arteko mugan hil arte.
- Lauiraseren ibaiadar nagusia den Tiankoenea errekak mendebaldeko muga (Ithorrotze eta Domintxainerekikoa) marrazten du tarte luzeago batean; muga horietan hain zuzen erreka honek Zuberoako urtegirik inportanteenetakoa sortzen du[4].
Udalerri mugakideak
- Domintxaine-Berroeta mendebaldean.
- Arüe-Ithorrotze-Olhaibi hegoalde eta ekialdean. Bi anexiok[5] sortutako udalerri honek Etxarriren ekialdean (Arüe), hego-mendebaldean (Olhaibi) eta mendebaldean (Ithorrotze) dauden hiru herri batzen ditu. Gutxien jota bitxitzat jo daiteke herri horiek batuaraztea eta Etxarri batuketa-prozesutik at geratzea.
Okzitaniako Bearnorekin mugakidea da iparraldean honako udalerriekin:
Errepideak
- D 11 departamendu mailako errepidea da udalerria gurutzatzen duen nagusia; mendebalde-ekialde norabidean Donapaleutik Maulera doa.
- D 316 aurreko errepidetik herrigunean bertan abiatuta iparralderantz doa; Bearnoko Azpildatik pasa eta D 23rekin lotzen du.
Historia
Gaztelu-harri, Gaztelari edo Tuketa muinoan[6], herrigunetik ipar-mendebaldera ia Bearnoko mugan, "gaztelu zahar" motako aztarnategi protohistoriko bat dago[7][8].
Done Jakue bidearen adarretako bat, Via Podiensis alegia, Arüetik Elgart jauregiaren ingurura heldu eta gero hegoalderantz abiatzen da, Olhaibirako bidean. Gaur egun GR 65 ibilbide luzea bihurtua da.
1790etik desagertu zen arte Domintxaineko kantonamenduan egon zen. 1797ko apirilaren 13an herriko elizan Baionako elizbarrutiko gotzain berria aukeratu zen. 1798ko martxoaren 20an, bestalde, "herriaren burujabetzaren festa" ospatu zela jakina da[9].
XIX. mendean parrokia bakarra osatzen zuen Arüerekin.
Demografia
|
Alkateak
Alkatea | Agintaldia | Alderdi politikoa |
---|---|---|
Martin Bohotegi | 1983-1989 | Eskuineko independentea |
Jean-Pierre Xaro | 1989-1995 | |
Jean-Pierre Xaro | 1995-2001 | |
Jean-Pierre Xaro | 2001-2008 | |
Jean-Pierre Xaro | 2008-2014 | |
Bernard Casabonne | 2014-2020 |
Herri Elkargoak
Kultura
Hezkuntza
- 1833an herrian eskola zegoela jaso zuen inkesta batek[10]. Eskola Herriko Etxearen eraikin berean zegoen[11]; gaur egun Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota (biak Nafarroa Beherean) eta Arüe-Ithorrotze-Olhaibirekin batera "elkarketa pedagogikoa" osatzen du. 2007an lerro elebiduna zabaltzeko eskaerari ezezkoa eman zion Hezkuntza administrazioak.
- AFMR Etcharry (Association pour la Formation en Milieu Rural, "Nekazaritza-eremurako Heziketarako Elkartea") izeneko ikastegia dago, Arüerekiko mugan errepidearen ertzean bertan; Elgart jauregian kokatuta dago. Nekazaritza-eskola eta oro har helduen ikaskuntza garatzen du eta sona handikoa da.
Jaiak
- Herriko festak ekainaren 29an ospatzen dira, Done Petrirekin.
- Pastoral bakarra antolatu du herri honek ezagutzen diren dokumentuen arabera; aspaldikoa da, Pettarreko herri askorekin zoritxarrez gertatzen den bezala: 1820an antzeztu zuten Samson[12].
Ondasun nabarmenak
- Done Petri eliza[18] 1875. urtekoa da.
- Portugal etxea XVI. mendekoa da[19].
- Elgart gaztelua XIX. mendean eginikoa da; Loira ibarrekoen irudira eraikitakoa; egun hezkuntzarako erabilia.
- Tartasko jauregia Arnaud Oihenarten familiarena izan zen[20] eta familia honen izena herriko etxe batenetik dator[21].
- Herriko Etxeak areto eta frontoi estaliak eraiki ditu.
Ekonomia
Historian zehar orokorrean lehen sektorea izan da nagusi herrian; azken urteetan lantegi txikiren bat ere garatu da[22]. Familia bakar batek herriko lanbide tradizional bati eusten dio, larruaren lanketari.
Etxarriar ezagunak
Kartografia
- IGNko 1:25.000 eskalako 1445 0 (Saint-Palais) mapa.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Euskaltzaindiak bere izendegian Etxarri Zuberoa izena sinonimotzat jotzen du, herri homonimoekin desberdintzearren; bestela forma hau ez da erabilia.
- Etxarriko hiztun baten grabaketa UCLA unibertsitateko artxibategian.
- IGNk ez baina iturriren batek lac de la Pounte izena ematen dio.
- Frantziako Iraultzarekin Ithorrotze eta Olhaibik bat egin zuten eta 1973an Arüerekin fusionatu ziren.
- Jatorrizko izen gaskoia lo Tuquet ("muino txikia" okzitanieraz) da; hortik frantsesezko le Tuquet ofiziala.
- Le toponyme iri et sa relation avec d’anciens lieux fortifiés artikulua, Jakes Casaubon, Munibe, 54.zkia., 2002, Donostia
- Enceintes protohistoriques du Pays Basque Français, Francis Gaudeul, Isturitz, 7. zkia., 1997; ikus 16.or.
- Etxarriko historia Euskomedian.
- Etxarriko hezkuntza Euskomedian.
- Argazkia Euskomedian.
- Pastoralak Sü Azia elkartearen webgunean.
- «Etxeberri, Cecile - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- «Galdutako euskara berreskuratzen seme-alabak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- «Etxarri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- «Amikuzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- Frantziako Kultura Ministeritza - Merimeé datu basea
- Herriko informazio orokorra.
- Oihenart Literaturaren Zubitegian.
- Gogoan izan, bestalde, Joan Tartas idazlea Arüen erretore ibili zela.
- Eraikuntza arloko enpresa baten webgunea.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Frantsesez) AFMR Etcharry ikastegiaren webgunea.
- (Frantsesez) Herriari buruzko informazioa Mémoires.amikuze blogean.
- (Gaztelaniaz) Etxarri Euskomedian.