Etxarri (Iruñerria)
Etxarri ([etʃari] ofizialki; Etxarri Etxauribar[3] [etʃari etʃa.uɾiβaɾ] izen bereko beste herriengandik bereizteko) Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da, Iruñerrian kokatua, Etxauribarren hain zuzen. 78 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburutik 17 kilometrora dago.
- Artikulu hau Iruñerriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxarri».
Etxarri | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Iruñea | ||||||||||
Eskualdea | Iruñerria | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Echarri | ||||||||||
Alkatea | Patxi Xabier Iltzarbe Legaria (Erriburua, indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31174 | ||||||||||
INE kodea | 31083 | ||||||||||
Herritarra | etxarriar, etxarrietxauribartar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°46′50″N 1°49′31″W | ||||||||||
Azalera | 2,2 km² | ||||||||||
Garaiera | 403 metro | ||||||||||
Distantzia | 17 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 75 (2023: 4) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 32,19 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 7,67 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 5,81 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 26,60 (2018: %26,6) |
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Etxarri Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldean. NA-7010 errepideak herria zeharkatzen du Ziritza eta Bidaurreta bitartean.
Herriak Ziritzarekin egiten du muga iparraldean; Zabaltzarekin hegoalde eta ekialdean; eta Bidaurreta eta Gesalatzekin mendebaldean.
Historia
Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andion eta Argiñariz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da. Erdi Aroan zehar Iruñeko katedralak eta Jerusalengo San Joan Ospitaleko ordenak hainbat jabetza izan zituen herrian.
Demografia
Etxarriko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Etxarrin.
Politika
Udaletxea
Etxarriko udaletxe zaharra bi zatitan banatuta dago eta oso egoera txarrean dago urtetako utzikeria dela eta. Udalak eraikin zaharra eraitsi eta bertan eraikin berria altxatzeko asmoa dauka, eta horretarako hainbat egitasmo bildu ditu, eraikin berriaren itxura zein izango den erabakitzeko. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka, eta udaletxeko idazkaria Ziritza, Bidaurreta eta Etxauriko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Isidro kalea z/g
Udal hauteskundeak
2003an bezala, 2007an Etxarriko alkatea "AEA" herri ekimeneko Patxi Xabier Iltzarbe Legaria atera zen. 2007an herriska honetako zinegotzi bakarra izan zen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %5,00) eta boto zuriak zortzi (%21,05). Abstentzioa %40,30ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria (AEA) | 30 | Bai |
2007an ere Iltzarbe aukeratu zuten alkate; oraingo honetan Erriburua hautesle elkartearen izenean eta beste bi lagunekin (Ana Urdanotz, Carlos Oderitz) batera[4].
Alkateak
Hauek izan dira Etxarriko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria | 2003 | 2007 | AEA |
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria | 2007 | 2011 | AEA |
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria | 2011 | 2015 | Erriburua |
2015 | 2019 | ||
Jose Maria Oderiz Azcona | 2019 | Jardunean | Candidatura Popular Errotabidea[5] |
Azpiegitura eta garraioak
La Pamplonesa autobus konpainiak Etxarri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Jaiak eta ospakizunak
Etxarriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira. Beraskoain eta Ziritzako jaiekin tartekatzen dira.
Ondasun nabarmenak
Doneztebe eliza, XVI. mendean eraikitako parrokia. Barrualdean Miguel Marsalen XX. mendeko erretaula polikromatua ageri da. Horrez gain, eliza barruan Erdi Aroko bataio-harri bat dago.
Done Martin baseliza, Etxarriko kanposantuko bidea hartu eta hamar minutura dago. Baseliza kokatzen den muinoaren gainetik, Etxauri ibarraren ikuspegi zabalaz goza daiteke.
Etxarritar ospetsuak
- Teofilo Urdanotz (1912-1987), filosofo eta teologoa.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Etxarri 2011n Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
Ikus, gainera
- Etxarri Aranatz
- Etxarri (Larraun)
- Etxarri (Zuberoa)
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Iruñerria
- Iruñeko merindadea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Etxarriri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- San Isidro kalea Google Street View-n.