Etxano (Oloritz)
Etxano[1][lower-alpha 1] Orbaibarrako Oloritz udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Etxano | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe bateko hondakinak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Oloritz |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Etxano |
Posta kodea | 31395 |
Herritarra | etxanoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°38′04″N 1°35′33″W |
Garaiera | 608 metro |
Distantzia | 26,3 km (Iruñetik) |
Demografia |
Bertako biztanleak etxanoarrak ziren.
Izena
Etxano beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Echano ("etxáno" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Echano (1264)
- Echano (1534)
- Echano (1704)
- Echano (1802)
- Etxano (1930)
- Etxano (1997)
Historia
Tibalt II.a Nafarroakoa erregeak hilketetatik salbuetsi zuen 1264an, ibarra bereko beste toki batzuekin batera. XIV. mendean 8 su zituen eta 1442 baino lehen despopulatu bide zen. Karlos Bianako Printzeak 1445ean Martin Migel Orizini eman zion, Joan II.ak Fernando Oloritzi 1451n eta XVI. mendean Liñan komendadorearena zen. Garai hartan abadia bat zegoen, San Petriri eskainitako elizak jarraitzen zuena.
Orbaibar administratiboki zatitu zenean, Etxano herri hustua Oloritz udalerrian geratu zen.
Ondasun nabarmenak
- San Petri baseliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza, erromaniko estiloan.
Oharrak
- /et͡ʃáno/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Etxano - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).