Etxano

Etxano Zornotzako ekialdean dagoen baserri-auzoa da, antzinean herri garrantzitsua izandakoa eta 1950eko hamarkada arte udaletxe propioa eduki izan duena. Horren lekuko udalerriaren izen ofiziala da, Amorebieta-Etxano alegia. Bestela, XX. mendearen hasieran "auzo-ikastola" bat sortu zuten bertan.

Etxano
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaZornotza
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°13′34″N 2°42′45″W
Demografia
Biztanleria226 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 226 biztanle ditu.

Auzuneak

  • Alakao
  • Altzibarra
  • Arrinda
  • Dudea
  • Epaltza

Historia

Erdi Aroan hainbat oinetxe eta etxe armarridunak eraiki zituzten: Larrea (877. urtekoa), Alzaibar, Aretxaga, Belaustegi eta Nafarroa. Azken honetan Bizkaiko Jaurerria eta Nafarroako Erresumaren arteko mugarria egon zen 1150 arte. Bestela, Etxano elizateak 30. eserleku eta botoa eduki zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Parrokia eliza, Andra Mariarena, X. mendean eraiki eta XVI.enean berreraiki eta handitu zuten. Elizaz gain, Etxanon bost baseliza zeuden: Santa Luzia, San Joan Bataiatzailea, San Bartolome, San Andolin eta Bizkargiko Kurutze Santuarena, bai eta 1712an egindako komentu bat ere.

Etxanotar ospetsuak

Demografia eta biztanleria

Etxanoko biztanleria
20002001200220032004200520062007
207211218220217219239226

Jaiak eta ospakizunak

Etxanoko jaiak tradizioz abuztuaren 15eko Ama Birjinaren Jasokundearen omenez ospatzen dituzte.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.