Etnologia
Etnologia (grezieratik εθνος, ethnos, "herria") gizarte zientzia bat da, herri ezberdinak eta bere kulturak ikasi, aztertu eta konparatu egiten dituena. Antropologiaren adartzat har daiteke.
Ez da nahastu behar etnografiarekin: berau deskripzioa baino ez baita. Beharrezkoa da deskripzioa egitea, baina azterketa eta konparaketa dira etnologiaren atal bereziak.
Aztertzen dituen atalen artean nabaritu daitezke:
- Kultura aniztasuna
- Gizarte ezberdinen arteko harremanak eta elkarreraginak
- Kultura eta zibilizazioen sistemen iraupena (ekonomimoak adibidez)
- Erlijioa eta adierazpen sinbolikoa
- Familiaren, gizartearen eta politika sistemen antolaketa
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.