Etna (hiria)
Etna (antzinako greziera: Αἴτνη, Aítnē) Siziliako antzinako hiria zen, Etna sumendiaren hegoaldeko magalean kokaturik. Jatorriz, sikuloar hiri hori Inessa edo Inessum izenekin[1] ezaguna zen.
Etna (hiria) | |
---|---|
Fitxategi:File:Aitna Æ 23 851514.jpg K.a 344-339 Etnako Zeus eleuteriosko (salbatzaile) hemidrakma | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Uharte | Sicily |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 37°37′00″N 14°54′00″E |
Altuera | 400/300 |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Sikuloak |
Kultura | Sikulo, greziar, erromatar |
Historia
Hieron I.aren heriotzaren ondoren, berak Catanian jarritako kolonoak Inessara joan ziren. Behin ezarrita gotorleku natural honetan, Inessa izenaren ordez Etna jarri zioten. Egia esan, izen hori Hieron eman zion Catanian ezarritako koloniari, beraz, kolono hauek Hieron hartu zuten hiriko oekista edo fundatzailetzat[2]. Halere, izen berria ez zuten historialari guztiek onartu. Tuzididesek, adibidez, askoz beranduago, oraindik Inessa erabiltzen zuen. Dirudienez, Sirakusak gotorleku sendo bat egin zuen hiri horretan. Horregatik, Lakesekzuzendutako atenastarrek, K.a. 426an, alperrik saiatu zirelako hiria konkistatzen[3]. Geroago, atenastarren espedizioan, Inessa eta Hibla Sirakusako aliatuak zirenez, atenastarrek sarraskitu zituzten[4]. Zenbait urtetan gotorleku sendo bat izatean, Siziliako arazoen erreferentzia bat izan zen, adibidez, Dionisio zaharraren etsaien babeslekua izatean, baina K.a. 403an, Dionisiok Inessa kontrolatu orduko, han ezarri zuen campaniar mertzenario talde bat, aurretiaz Catanian kokatutakoak. Etna leiala izan zen Dionisiorekin beste aliatuen desertzioaren gorabehera, kartagotarren K.a. 396ko inbasioan. Sirakusak hiria kontrolatu zuen K.a. 339 arte, Timoleonek hartu eta campaniar biztanleak ezpataz hil zituen urtean[5]. Zizeronen garaira arte ez dago albiste gehiagorik. Politikariak hiria aipatzean dio garrantzitsua zela, Sizilia osoaren gari-lurralderik emankorrena, baina haren biztanleek Verresen harrapakeria pairatzen zutela[6]. Pliniok Etna aipatzen du Siziliako populi stipendiariien artean. Hiria Ptolomeoren eta Ibilbidearen idazkietan agertzen da ere. Horren ostean, Etnari buruz ez dakigu gehiago ezta haren suntsipenaren dataz ere.
Kokapena
Ez dago argi hiri horren kokalekua. Estrabonen arabera[7], Centuriperen ondoan zegoen eta handik bidaiariak mendira igotzen ziren. Halere, beste pasarte batean[8], berak dio Cataniatik 80 estadiora zegoela. Antoninoren Ibilbideak[9] dio Cataniatik edo Centuripetik 20 kilometrora zegoela. Beranduago, Tuzididesek baieztatu zuen bi hiri horien arteko kokapena[4]. Datuen zehaztazunak zehaztasun, kokalekua ez da aurkitu.
Siziliako antzinatasunean adituek uste dute Santa Maria di Licodia dela Etnako tokia, hiriko defentsa naturala zelako, baina oso urrun dago Cataniatik. Bestalde, Clüverren aburuz, Etna San Nicolo dell'Arenako komentuan zegoen, gaurko Nicolosi hiriko goialdean, nahiz eta oso garai handiko tokia izan Cataniatik Centuriperako bidean egoteko. Konrad Mannertek aipatzen du Castro izeneko tokian, hondakin batzuk aurkitu direla, Paternotik 4 kilometrora, ipar-ekialdera. Hondakinak muino batean daudenez, Etna mendiaren magalean, baliteke Etna hiria izatea baldintza guztiak betetzen dituelako[10]. Gaurko ikerlariak ados daude azken kokapenarekin[11].
Txanpongintza
Etnan aurkitutako txanponak ugariak dira, orokorrean kobrezkoak, non izen osoa agertzen den: ΑΙΤΝΑΙΩΝ. Zilarrezkoak, askoz arraroagoak direnak, Cataniaren bezalakoak dira, baina AITN legenda murriztuta dute[12].
Iruditegia
Etna sumendiko erupzioa Zeusen tetradrakma K.a 365-360ko Silenoren tetradrakma K.a. 465-460ko Etnako oboloa Silenoren irudiarekin K.a. 354-344ko tetras K.a 354-344ko Persefone eta zaldi zutituaren irudiekin K.a. 210ko txanpona Apolo eta gerlaria irudiekin K.a. II-I. mendeko txanpona (erromatar garaikoa), Persefone eta kornukopia irudiekin
Erreferentziak
- Ἴνησσα, TUZIDIDES, ESTRABON; Ἴνησσον, ESTEBAN BIZANTZIOKOA v. Αἴτνη; DIODORO SIKULOk Ἐννηδία aldaera erabiltzen du.
- DIODORO SIKULO: XI. 76; ESTRABON: VI. 268 or.
- TUZIDIDES: III. 103.
- TUZIDIDES: VI. 96.
- DIODORO SIKULO: XIII. 113, XIV. 7, 8, 9, 14, 58, 61, XVI. 67, 82.
- ZIZERON: In Verrem, III. 2. 3, 44, 45, IV. 51.
- ESTRABON: VI. 273 or.
- ESTRABON: 268 or.
- Antoninoren Ibilbidea: 93 or.
- CLÜVER, Philipp: Sicil. 123 or.; Amic. Lex. Topogr. Sic. III. liburukia, 50 or.; MANNERT, Ital. II. liburukia 293 or.
- Ikusi: Richard Talbert, Barrington Atlas of the Greek and Roman World, ( ISBN 0-691-03169-X), Map 47, notes.
- Barclay Vincent Head: Historia Numorum
Bibliografia
- (EN) AETNA in SMITH, William, ed. (1854–1857). Dictionary of Greek and Roman Geography. London: John Murray. Walton & Maberly, 1854, I.liburukia, 60–61 or.(Google libri).
- (EN) LEWIS, David M.; BOARDMAN, John; DAVIES, J. K.; OSTWALD, M.: The Cambridge Ancient History, Cambridge University Press, 1992
- (IT) PANVINI, Rosalba; GIUDICE, Filippo; ATTIKA ,Ta: veder greco a Gela: ceramiche attiche figurate dall'antica colonia, Editore L'Erma di Bretschneider, 2003
- (EN) HEINE NIELSEN, Thomas; Even More Studies in the Ancient Greek Polis, STEINER VERLAG,Franz 2002
- (IT) Egile anitz: Aitna. Quaderni di topografia antica, 4. liburukia, Alma Editore, 2010
- (IT) RIZZA, Giovanni: Scavi e ricerche a Centuripe, Consiglio nazionale delle ricerche, IBAM, Sezione di Catania, 2002