Etitzegi

Etitzegi Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Etitzegi eta Otola izeneko lepoen artean dago, lehena, hegoaldean eta bigarrena iparraldean duelarik. Mendi honetatik gertu dago Larraone mendia. Etitzegi lepoaren beste aldean, Uzkuiti mendia altxatzen da.

Etitzegi
Datu orokorrak
Garaiera1.196 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′21″N 2°04′21″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLarraitz
MendikatMendikat

Txindoki eta Larraone artean, mendilerroak zirkuluerdi bat deskribatzen du, Muitzeko zirkua deritzona eratuz. Hau, aipaturiko mendiak banatzen dituen izen bereko labarraren buru da. Inguru hauetatik jeisten den errekaztoak, urjauzi txiki eta ur salto mordotxo bat eratzen du euria edo elurra egiten duenean. Inguru honetatik, Txindokira igotzea ibilbide politagoa eta orijinalagoa da, beste aldetik egin daitekeenarekin alderatuz gero. Gainera, ibilbide bakartiago eta lasaiagoa da, jendeak askorik erabiltzen ez duena.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.