Etiopiako goi-lautada
Etiopiako goi-lautada, Etiopiar mendigunea ere deitua, ipar-ekialdeko Afrikako goi-ordoki zabala da, Etiopiako zatirik handiena eta Eritreako iparraldea hartzen dituena.[1] Gehiena 1.500 metrotik gorako garaieran dago, eta mendirik gorenak 4.500-4.600 metrora iristen dira.
Etiopiako goi-lautada | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Ras Dashen |
Garaiera | 4.550 m |
Mota | mendikate, large igneous province (en) eta WWF ekoeskualde |
Geografia | |
Koordenatuak | 10°00′00″N 38°10′00″E |
Honen parte da | Rift Haran Handia |
Estatu burujabe | Etiopia |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka magmatiko bolkaniko |
Geografia
Etiopia hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatzen dituen Rift Haran Handiak bitan zatitzen du goi-lautada:
- Ipar-mendebaldean Abisiniako mendigunea dago, iparraldeko Etiopia eta erdialdeko Eritreatik Turkana aintziraraino. Tigray eta Amhara eskualdeak hartzen ditu. Bertako Semien mendigunean dago Ras Dashen, Etiopiako gailurrik gorena (4.550 metro).[1] Semien parkea Gizateriaren ondare izendaturik dago. Aipagarria da Tana aintzira ere, Nilo Urdinaren iturburua.
- Hego-ekialdean Hararko mendigunea dago. Bertan dago Batu, Etiopiako bigarren mendirik gorena (4.307 metro).[1]
Ekologia
Goi-lautadan hiru eko-eskualde daude:
- Etiopiako oihan menditarrak, 1.100-1.800 metro artean.
- Etiopiako larredi eta baso garaiak, 1.800-3.000 metro artean.
- Etiopiako paramo menditarrak, 3.000 metrotik gora.
Erreferentziak
- Ethiopian Plateau. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-10-1).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.