Ethel Smyth
Dame Ethel Mary Smyth, (Londres, 1858ko apirilaren 22a – Woking, Surrey, 1944ko maiatzaren 8a) Ingalaterrako konpositorea eta emakumeen sufragismoa-ren buruetako bat izan zen.
Ethel Smyth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ethel Mary Smyth |
Jaiotza | Sidcup (en) eta Londres, 1858ko apirilaren 22a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Woking (en) , 1944ko maiatzaren 8a (86 urte) |
Familia | |
Aita | John Hall Smyth |
Ama | Emma Struth |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Theatre Leipzig (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa alemana |
Irakaslea(k) | Carl Reinecke Heinrich von Herzogenberg (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, libretista, orkestra zuzendaria, autobiografialaria, sufragista, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea eta erizaina |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa |
Genero artistikoa | opera |
ethelsmyth.org | |
Biografia
Smyth Londresen jaio zen eta Leipzigen egin zituen musika ikasketak, Heinrich von Herzogenberg eta Geistinger irakasleekin. Bere lanetan sinfoniak, koral lanak, areto musika eta operak topa daitezke. Bere lan ospetsuena The Wreckers delakoa da, eta bereziena Fête Galante dela esan ohi da. Biek ere arrakasta asko izan zuten.
Bere aita militarra zen eta ez zuen alabak atzerrian ikastea nahi, baina, Alexander Ewing izeneko Army Service Corps adarreko ofizialak musika ikasgai batzuk eman ondoren, neskak gaitasunak zituela konbentzitu zuen aita. Ewing izan zen Ethelen lehen konposizio irakaslea eta honen karreran funtsezkoa; orkestrazio tratatuak irakurtzera bultzatu zuen eta Wagner, Berlioz edota Brahms konpositoreen musika erakutsi zion.
Ewing ez zen Ethelen talentua nabarmendu irakasle bakarra, George Henschel-ek bere memorietan idatzi zuen: "Ethel Smyth musikaren historiko konpositore nabarmenena eta originalena bihurtu behar zen ezinbestean".
1910ean Smyth, Emakumeen Batasun Politiko eta Sozialera batu zen (Women's Social and Political Union, WSPU), sufragioaren alde militatzen zuen erakundea, bi urtez musika albo batera utziz. Ethelen "The March of the Women" (Emakumeen martxa, 1911) emakumeen sufragio mugimenduaren ereserki bihurtu zen, nahiz eta sufragistek Cicely Hamiltonen letra abesten zuten Smythek proposaturiko hitzak abestu ordez. Emmeline Pankhurst WSPUko burukideak beste kideei protesta gisa sufragioaren kontrako politikarien etxeko leihoak apurtzeko agindu zienean, Smythek istiluetan parte hartu zuen beste 108 emakumerekin batera. Ondorioz, bi hilabetez Holowayko espetxean egon zen[1]. Thomas Beecham hara bisitatzera joan zenean, sufragistak patioan martxa egiten eta abesten topatu zituen, Smyth hortzetako eskuila batekin lehio batetik abestia gidatzen ari zen bitartean.[2]
Kausa sozialekiko konpromiso handia zuen; I. Munduko Gerra garaian Vichyko ospitalean erradiología laguntzaile moduan parte hartu zuen. Esperientzia honek ondorio larriak eragin zizkion, entzumen arazoak agertu baitzitzaizkion eta 1918ko azaroan pneumonia bikoitza eta pleuritisa jasan baitzituen, Ingalaterrara itzuli behar izan zuelarik.
Bizitza pertsonala
Smythek maitale ugari izan zituen, horietako gehienak emakumeak. Harry Brewsterri, bere gizonezko maitale bakarra omen zenari, honakoa idatzi zion: "niretzat, errazagoa da nire sexu bera sutsuki maitatzea, zurea baino", eta hori "betiko puzzle" gisa deskribatzen zuen[3][3]. 71 urterekin Virginia Woolf-ez maitemindu zen.
Azken urteak
Azken urtetan bere barne-belarriak okerrera egin zuen eta musika gutxi idatzi zuen. 1891tik zituen entzumen arazoak, baina geroztik pixkanaka entzumena okerragotuz joan zitzaion eta bizitzaren amaieran zaila egiten zitzaion ingurua aditzea.
Idazketarekiko interesa piztu zitzaion azken urteetan; 1919 eta 1940 artean hainbat liburu argitaratu zituen.
Woking-en hil zen 1944an, 86 urterekin.
Operak
- Fantasio - 1898
- The Boatswain's Mate - 1916
- The Wreckers (opera) - 1916
- Der Wald - 1920
- Fête Galante - 1923
- Entente Cordiale (opera) - 1926