Ethel Houston
Ethel May Houston (Albacete, Gaztela-Mantxa, 1924ko apirilaren 19a – Edinburgo, Eskozia. 2017ko azaroaren 30a) Albaceten jaiotako abokatu eskoziarra izan zen, kriptografia enigma kodeen deszifratzailea eta aitzindaria, Eskoziako abokatu-bulego bateko bazkide nagusia bihurtu zen lehen emakumea izan zen eta.[1][2][3][4][5]
Ethel Houston | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Albacete, 1924ko apirilaren 19a |
Heriotza | Edinburgo, 2017ko azaroaren 30a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | James Gillespie's High School (en) Edinburgheko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | cryptanalyst (en) , solicitor (en) , abokatua eta kriptografoa |
Enplegatzailea(k) | Government Communications Headquarters |
Britainiar Inperioko Ordenarekin kondekoratuta, 1975etik 1981era bitartean Zuzenbide Gizartearen Kontseiluan jardun zuen lanean, eta kargu horretan lehen emakumeetako bat izan zen. Eskoziako Lege Zerbitzuen Errege Batzordean eta Arraza Berdintasunerako Batzordean ere jardun zuen.[2]
Biografia
Ethel May Houston Albaceten jaio zen 1924ko apirilaren 19an, kristau-gurasoek herrialde horretan misiolari lan egiten zuten eta. Bere amak ere izen bera zuen, Ethel. 16 urterekin Edinburgoko Unibertsitatera joan zen.[2]
Lan ibilbidea
Bletchley Parkeko lehen errekrutetako bat izan zen, eta Hut 6an lan egin zuen Bigarren Mundu Gerraren azken urtean. Gordon Welchman-en agindupean, Alan Turing-en Bombe izeneko makina hobetzeko lan egin zuen eta menuak sortzeko erabilitako mezu-zerrendak osatu zituen.[2]
1949an Balfour and Manson abokatu eskoziarren etxearen bazkide egin zen. Enpresaren lau bazkideetako bat izan zen, eta Eskoziako enpresa bateko bazkide nagusi izan zen lehen emakumea.[6]
Heriotza
Eskoziako hiriburuan hil zen, Edinburgon, 2017ko azaroaren 30ean, 93 urte zituela. Haren esanean, "pentsalari inkonformista, borrokalaria eta erabat independentea" zen.[6]
Sariak eta aintzatespenak
- Britainiar Inperioko Ordenarekin kondekoratuta.
- 1981ean OBE bat eman zioten.
- 2009an Zuzenbide Elkarteko ohorezko kide izan zen.[7]
Erreferentziak
- Obituary - Ethel Houston, pioneering lawyer and Enigma code breaker. .
- Obituary: Ethel May Houston, Bletchley Park veteran, solicitor, Law Society Council member, entertaining hostess. .
- ISSN https://es.dbpedia.org/page/Ethel_Houston..
- (Ingelesez) News, S. T. V.. «Pioneering lawyer and Enigma codebreaker dies aged 93» STV News (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- «Ethel Houston» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- Elaine Motion: Proud to be following in Ethel Houston’s footsteps. .
- (Ingelesez) «Tribute to Ethel Houston OBE» Law Society of Scotland (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).