Eta tira eta tunba

Eta tira eta tunba Joseba Tapiak 2010ean argitaratu zuen diskoa da (Zakurraren Biolina) eta bertan Bigarren Karlistaldian zehar idatzi ziren bertsoak musikatzen dira.[1] Liberalen eta karlisten kantak haizezko bi taldeetan banatzen dira. Karlisten bandan tronpeta, saxoa, tronboia, tuba eta jazpana jotzen zuten. Liberalenean tronpeta, saxoa, bonbardinoa, tuba eta jazpana. Klarinetea ere azaltzen da kanta batzuetan. Trikitia hortxe dago agertu eta ezkutatuz, dagokion unean presente, besterik ez.

Abesti honetan oinarrituta, bizkaiko abertzaleek Eta Tiro Baltzari asmatu zuten eta kanta berri hau 20. mendeko hasierako abertzaleen arteko abesti ezaguna bihurtu zen.

Ezaugarriak

Diskoak Agur Intxorta maiteri ematen dio jarraipena. Orduan Espainiako Gerraren alde bakarreko bertsoekin osatu zuen diskoa; oraingo honetan, bi aldeen bertso bilduma egiten da. Bertsoen zein doinuen aukeraketa zainduari gehitu behar zaio dokumentu historiko gisa duen balioa erantsia.

Musikalki, Intxortakoan gudariak lubakietan kantari irudikatzen ziren bezala, Donostiako liberalak beren klubeko dantzaldi batean irudikatzen dira.

Joseba Tapiak menderatzen duen herri dantza musikaren eta azken urteetan erakutsi duen bide «pertsonalagoaren» (Apoaren edertasuna, Québec..) arteko erdibidean kokatzeko moduko doinuak topatzen dira disko honetan.

Kantuak

Kantuen artean, nabarmenak hauek dira:[2]

  • Apaizak tiraka pin pon,
  • Karlos etorri da-ta ikustera guaz
  • Hilak falta ditugu, ni nago elbarri

Erreferentzia

  1. «Baioneta errimatuak karliberalen artean» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  2. ‘Eta tira eta tunba’ (Joseba Tapia, 2010). (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Eta tira eta tunba beltzari kantua Youtuben
  • Apaizak tiraka pin pon kantua Youtuben
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.