Eta Carinae

Eta Carinae (η Carinae edo η Car) izar aldakor urdin argitsu hipermasibo bat da, Carina konstelazioan dagoena. Bere masa 100 eta 150 eguzki masa artekoa da, gure galaxiako izarrik masiboenetako bat bihurtzen duena. Era berean, argitasun handia ere badu, gure eguzkiarena baino 4 milioi aldiz handiagoa. Bere inguruan dagoen hauts mordoaren ondorioz, Eta Carinaek bere argitasunaren %99a espektruaren zati infragorrian igortzen du, 10 eta 20 μmko uhin luzerako tarteetan zeruko objekturik dizdiratsuena bihurtzen duena.

Eta Carinae
Behaketa
Distantzia Lurretik7.500 ly
Itxurazko magnitudea (V)6,48, 6,37, 4,9, 4,41, 4,034632, 7,03, 0,171, 1,073 eta 1,658
Magnitude absolutua−8,6
Mota espektralaO5.5III-O7I
AurkitzaileaPieter Dirkszoon Keyser
Aurkikuntza-data1595
KonstelazioaCarina
Abiadura erradiala−25 km/s
Igoera zuzena161,26474075372 °
Deklinazioa−59,6844587777 °
Orbitaren ezaugarriak
Eszentrikotasuna0,9
Ezaugarri fisikoak
Erradioa800 Eguzki erradio
Izendapenak

Eta Carinae oso izar gaztea da, 2 eta 3 milioi urte bitarteko adinarekin, eta NGC 3372n dago, Carinako Nebulosa Handia edo soilik Carinako Nebulosa bezala deitua. Nebulosa honek zenbait izar hipermasibo ditu, horien artean, Eta Carinaez gain, baita HD 93129A.

Izarra Homunkulu nebulosa bezala ezagutzen den nebulosa batez inguratua dago. Bere masa handiaren ondorioz, Eta Carinae oso ezegonkorra da, eta erraz jasaten ditu materia kanporatze bortitzak. Izarren egitura eta eboluzioari buruzko egungo teorien arabera, ezegonkortasun hau muturreko argitasun batek eta azaleko tenperatura ez oso bero batek eragiten du, honen ondorioz, Hertzsprung-Russell diagraman Eddingtonen mugak eragiten duen toki batean kokatzen delarik. Baldintza horietan, erradiazioaren presio handiak izarraren azalean, honek bere kanpo geruzetatik espaziora materia kopuru handia jaurtitzea eragiten du. Irudian Homunkulu nebulosa ikus daiteke, materia kanporatze hauek sortutakoa.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.