Eszipion Emiliano
Publio Kornelio Eszipion Emiliano Afrikarra (latinez: Publius Cornelius Scipio Aemilianus Africanus Minor; K.a. 185 – K.a. 129) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. Luzio Emilio Paulo Mazedonikoren (Mazedoniako konkistatzaile) seme naturala izan zen. Publio Kornelio Eszipion Afrikarrak, Publio Kornelio Eszipion Afrikarra Nagusiaren (hau da, Eszipion Afrikarraren)[1] seme zaharrenak, semetzat hartuta, Afrikarra abizena jaso zuen Eszipion Emilianok.
Eszipion Emiliano | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 147 - K.a. 147
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 185 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Erroma, K.a. 129 (55/56 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Publius Cornelius Scipio Africanus, Luzio Emilio Paulo Mazedoniko | ||||||
Ama | Papiria | ||||||
Ezkontidea(k) | Senpronia | ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Cornelius Scipio | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Gradua | legatus (en) |
K.a. 151ean, Hispanian, Erromako armadek deskalabruak baino ez zituzten ezagutzen. Eszipion Emilianok, boluntario joanda, tribuen gainean bere aitonaordeak, Eszipion Afrikarrak lortutako entzutea berreskuratu zuen. Hurrengo urtean, Kartagokoek, Masinisa Numidiako printzearekin hitz egiteko bitarteko hautatu zuten. Masinisak, halere, Erromako sustapena izanda, gerra piztu zen berriro Kartago eta Erroma artean.
Lehen borroketan, Eszipion Emiliano nabarmendu zen, manuko ofiziala izan arren. K.a. 147an, kontsul izendatu zuten, zilegizko adina ez bazuen ere. Honela, armadaren burua bihurtu zen. Kartagotarrak heroikoki borrokatuta ere, Erromako Senatuak hiria birrindu zuen.
K.a. 142an, zentsore izendatuta, garaikideen luxuari eta inmoralitateari aurre egiten saiatu zen. K.a. 134an kontsulatuan berriro, beste gerra batean aritu zen. Hispaniako Numantzia hiriak behin eta berriro menderatzen zituen Erromako armadak. Eszipion Emilianoren lehen ardura soldaduen morala eta diziplina igotzea izan zen. Hori lorturik, Numantzia setiatu zuen. K.a. 133an biztanleek hiria errenditu zuten. Horri esker, Numantino izengoitia ere jaso zuen Eszipionek.
Grakiarren erreformen garaian, Senatuko alderdi atzerakoien alde jo zuen Eszipion Emilianok, bere emaztea Tiberio eta Gaioren arreba bazen ere. Tiberioren hilketaren berri izanda, hala esan zuen: "Honela hil daitezela honela jokatzen dutenak". K.a. 129an, laborantza-erreformei buruzko hitzaldia eman behar zuen eguenean, ohean hilik aurkitu zuten. Hilotza honen misterioa ez zen inoiz argitu. Urte batzuk geroago, Zizeronek Grakiarren aldeko Karbori leporatu zion hilketa.
Eszipion Emiliano kulturazalea izan zen. Bere ondoan garaiko kultura-pertsonaia garrantzitsuenak bildu zituen: Polibio historialari greziarra, Panezio filosofoa, Luzilio poeta eta Terentzio antzerkigilea. Aldi berean, Erromako ohitura zaharrak ere oso gustukoak zituen, Polibio eta Zizeronen arabera. Grakiarren aurkaria izan arren, ez zegoen jende xumeen interesen kontra. Gizon moderatua garai zail batean izan zen. Hori zela eta, bi alderdikoek gorroto zioten.
Oharra
- Cornelio Scipio familia oso garrantzitsua izan zen Erromen historian eta estatu-gizon famatu ugari eman zituen. Horregatik, eta erromatar nobleziaren izen-sistemak eragiten duen errepikakortasun maila dela eta, ohikoa da familia honetako pertsonai ezberdinak nahastea. Gauzak argitze aldera, Publio Kornelio Eszipion artikuluan dagoen Stamboom Cornelius Scipio-ren familia-zuhaitza begiratzea gomendatzen dugu.