Esty Quesada

Estibaliz 'Esty' Quesada (Barakaldo, Bizkaia, 1994ko[1] uztailaren 30a), youtuber eta aktore bizkaitarra da.

Esty Quesada

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEstíbaliz Quesada Ruiz
JaiotzaBarakaldo, 1994ko uztailaren 30a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, aktorea eta disc jockeya
Izengoitia(k)Soy Una Pringada eta SUP

IMDB: nm8404931 Twitter: soyunapringada_ Instagram: soyunapringadalol Youtube: UC9ths7ZO0InEWmdYMBY0Y1g Twitch: soyunapringada Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Youtuben Soy Una Pringada izenarekin sortutako kanalagatik egin izan da ezaguna, batez ere Espainiako sare sozialen esparruan. Beste esparru batzuetan ere erabiltzen du izen hori, Soy Una Pringada, adibidez disko-jartzaile saioetan.[2]

Pertsonaia eta pertsona inteligentziaz nahasten dituen pertsonalitate bat da Esty Quesadarena, histrionismoa (makillatzeko eta janzteko modu ez ohikoak barne), sarkasmoa eta auto-erreferentziak erabiltzen dituena.

Gaztelaniaz lan egin ohi duena. Euskara ulertzen duela esan izan du, baina "ahaztua" daukala: ondo hitz egingo balu euskarazko bideoak ere egingo zituela esan izan du.[3]

Aktore gisa parte hartu izan du Espainiako zenbait telesailetan, hala nola Paquita Salas, Looser, Terror y Feria, eta Vota Juan.[4]

Aurkezle bazala, 2020an Nuria Rocarekin batera Road Trip aurkeztu zuen.

Bi libururen egilea da «Freak» eta «Las cosas que me salvaron la vida» (2018).

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Soy Una Pringada: noticias, fotos y vídeos» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  2. (Ingelesez) «Algar & Soy Una Pringada djs SAD PARTY in Pop Bar, Barcelona 18/05/2019 | SalaRazzmatazz.com» Sala Razzmatazz (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  3. Urkizu, Urtzi. ««Youtube mendi errusiar bat da; dirua lortzeko, lan egin ezazu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  4. SensaCine. «Esty Quesada» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.